• Type: Vegetables

Barazki-pastela

OSAGAIAK:

- Porru-sorta bat

- 3 azenario

- Tipula bat

- Kuiatxo (kalabazin) bat

- Piper gorri poto bat

- 100 g. hirugihar

- Esne-gain poto bat

- 3 arrautza

- Brisa-orea

- Olioa eta gatza

 

NOLA PRESTATU:

Lehendabizi porruak, azenarioak, kuiatxoa eta tipula ongi garbitu, zuritu eta txikitu. Piperrak ere ongi txikitu. Zartagin batean olio pixka bat jarri eta barazkiak su ertainean egin. Ondoren, hirugiharra gehitu, piska bat egin eta, sutatik kendu.

Ontzi batean esne-gaina eta arrautzak ongi irabiatu, gatza bota eta barazkiekin nahasi.

Hori egin dugunean, laberako ontzi borobil batean Brisa-orea zabaldu eta barazki-nahasketa bota.

Amaitzeko, guztia labean sartu 180 gradutan hogei bat minutuz.

On egin!


A2
02-14-2024
30808230
1393