• Type: Desserts

Mugurdi-moussea

OSAGAIAK (4 pertsonentzako)

- 250 g mugurdi

- 60 g azukre

- 150 ml esnegain

- 2 gelatina-xafla

- Menda-orriak

 

NOLA PRESTATU:

Lehendabizi, eltze batean mugurdiak eta azukrea nahasi. Bost minutuz su ertainean eduki.

Bitartean, gelatina-xaflak ur hotzetan beratu.

Bost minutuak pasa ondoren, mugurdiak iragazki batetik pasa haziak kentzeko eta beratutako gelatinarekin nahasi. 

Esnegain hotza ongi irabiatu eta loditzean, mugurdi-saltsa gehitu, mousse bihurtu arte.

Amaitzeko, ontzietan banatu, menda-orriz apaindu eta hozkailuan sartu lau orduz.

On egin!

 

Irudia: Pxhere


B1
01-23-2024
30783383
1255