- Type:
Oilasko eta pasta entsalada
OSAGAIAK:
- 200. g pasta (ahal izanez gero, hobeto txikiak baldin badira: makarroiak, fusiliak, eta antzekoak. Bestela sphagetiak lau zatitan moztu).
- 200 g oilasko-bular
- 100 g gazta fresko
- Piper berde bat
- Tipulin bat
- 5 rabano txiki
- Tomate bat
- Arrautza bat
Saltsa egiteko:
- Jogurt natural bat
- 4 koilarakada oliba-olio
- Ketchup koilarakada bat
- Tabaskoa eta gatza.
NOLA PRESTATU:
Eltze batean ura, gatza eta olio tanta batzuk egosten jarri. Ura irakiten hasten denean, pasta bota eta egurrezko koilararekin etengabe nahasi. Ez da komeni pasta erabat egostea. Barrutik bigun eta ondo eginda, baina kanpotik pittin bat gogor egon behar du; al dente. Egosita daudenean, atera eta ur hotzetan utzi.
Oilasko-bularrak ur gazitan egosi eta ondoren, xerra finetan moztu.
Arrautza ere egosi, gatz eta ozpin piska batekin, zortzi-hamar minutuz. Eta gero, laukitxotan moztu.
Rabanotxoak garbitu eta fin-fin moztu. Tomatea garbitu eta laukitxotan moztu. Gazta ere berdin. Ontzi batean, osagai guztiak ondo nahastu.
Saltsa egiteko:
Jogurta irabiagailuaren ontzira bota eta poliki-poliki olioa gehitzen joan. Ondoren ketchupa gehitu eta gatza eta tabaskoa ere bota.
Behin dena ondo nahastu eta gero, entsaladari gehitu.
On egin!
Irudia: Mogens Petersen, Pixabay