• Type: Salad

Udako entsalada

OSAGAIAK (2 pertsonentzat):

- Bi patata handi

- Bi azenario

- Bi arrautza

- Hiru xerra izokin ketu edo atun lata bat

- Tipulin bat

- Olibak

- Olioa, ozpina eta gatza

 

NOLA PRESTATU:

Lehendabizi, ontzi bat urez bete eta patatak, azenarioak eta arrautzak egosten jarri.

Bitartean, izokina (edo atuna), tipulina eta olibak txikitu.

Patatak, azenarioak eta arrautzak egosi ondoren, zuritu eta txikitu.

Amaitzeko, dena ongi nahasi eta hozkailuan sartu ordu betez.

Zerbitzatu baino lehen, gatza, ozpina eta olioa gehitu eta... jateko prest!


A2
06-14-2023
30337725
1730