• Author: Nabila El Souhaili (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)
  • Type: Soups

Harira: marokoar zopa

OSAGAIAK:

- Kilo erdi haragi edo oilaskoa (zati txikiak eginda).
- 2 tipula
- 2 tomate
- Apioa
- Perrexila
- Kilo erdi garbantzu
- Koilarakada bat kanela
- Koilarakada bat jengibre
- Gatza
- 100 gr. fideo
- 2 koilarakada irin
- Ura

 

NOLA PRESTATU:

Lapiko batean haragi zati txikiak eta garbantzuak jarri.

Tipulak, tomateak, apioa eta perrexila irabiatuko ditugu eta dena lapikora botako dugu. Ondoren gatza,  jengibrea eta kanela ere gehitu.
Su motela piztuko, lapikoan dagoena ondo nahastu eta ura gehituko dugu. Haragia ondo egin arte egosiko.

Ontzi batean 2 koilarakada irin eta baso bat ur nahasi eta poliki-poliki lapikora gehitu bitartean etengabe nahasi, irakiten duen arte.

Azkenik fideoak bota, bost minutu egosiko ditugu eta prest dago jateko.

Irudia: Nadin Sh, Pixabay


A2
03-06-2023
30180753
786