• Author: Sacha Alvarez (Eibarko Udal Euskaltegia)
  • Type: Desserts

Laranja bizkotxoa

Osagaiak:

2 laranja
125 g gurin
125 g azukre
250 g irin
4 arrautza

Nola egin:

Hasteko, birrindu laranja-azalak. Jarraian, gurina berotu. Segidan, azukrea, gurina eta laranja-azal birrindua nahasi eta irabiatu. Gero, zukua atera bi laranjei. Ondoren, laranja-zukua gehitu. Bitartean, labea 180ºC-tan berotu. Jarraian, apurtu lau arrautzak eta irabiatu.
Amaitzeko, irina bota legamiarekin.
Ondo busti moldea gurinarekin eta orea moldean bota. Azkenik, labean sartu eta eduki hogeita hamar minutu. Platerera atera ondoren, hozten utzi eta on egin.


A2
03-04-2022
29244751
320