- Type:
Indioilar brotxetak
OSAGAIAK (4 pertsonentzako):
- 300 gramo indioilar
- 2 aguakate
- 12 tomate Cherry
Marinatzeko:
- Ozpina
- Baratxuria
- Piper-hauts gozoa
- Olioa
- Zilantroa, koliandroa edo perrexila
- Limoi-tanta batzuk
Saltsarako:
-Jogurt natural bat
- 3 goilarakada oliba-olio
- 2 Pikillo piper
- Gatza
NOLA PRESTATU:
Brotxeta eta saltsa prestatzeko, entzun Igor Zalakain sukaldariaren jarraibideak.
Irudia: jpoujol, Pixabay
Igor Zalakain sukaldaria. Topatu dugu indioilar, aguakate eta tomate cherry brotxeta bat. Tomate cherry ez, tomate txerri ez du esan nahi, baizik eta dira tomate, gerezi antzeko tomate batzuk, tomate txiki batzuk.
Esataria. Um.
Igor Zalakain. Bere txorten eta guzti etortzen diren era horretako tomateak, ez?
Esataria. Beraz, tomate cherry esan duzu?
Igor Zalakain. Bai.
Esataria. Ez xerra, ezta? Ze(ren) hor nahasketa egon liteke tomate-xerra…
Igor Zalakain. Ez txerri eta ez xerra.
Esataria. Ez?
Igor Zalakain. Tomate cherry, eta dira gerezi antzeko tomate batzuk dira, txikiak. Bueno, gaur egun nonahi aurkitzen dira. Ez da inora joan beharrik hauek aurkitzeko.
Esataria. Eta indioilar brotxeta hori zer jango dugu, bakarrik edo nola?
Igor Zalakain. Bueno.
Esataria. Lagunduta, zerbaitekin lagunduta edo?
Igor Zalakain. Bai, bueno, egingo duguna da indioilarra, indioilar hau, bueno… Aurrena sartuko… Indioilarra erabiliko ditugu ba 300 bat gramo indioilar.
Esataria. 300 gramo indioilar.
Igor Zalakain. 300 bat gramo indioilar, 12 tomate, gerezi-tomate hauek, txiki hauek eta 2 aguakate gutxi gorabehera erabiliko ditugu…
Esataria. Bai. Zenbat pertsonentzako ari gara prestatzen?
Igor Zalakain. 4 pertsonentzako ari gara prestatzen.
Esataria. Aja! Bueno…
Igor Zalakain. 300 gramo indioilar. Bueno, badakizue hori bakoitzaren arabera da, da hori…
Esataria. Bakoitzak segun eta zer apetitu duen, ez?
Igor Zalakain. Hori da. Hori da. Hori da. Edo zenbat brotxeta jan nahi dituen, bat, bi edo hiru.
Esataria. Hiru.
Igor Zalakain. Bueno, egingo duguna da. Aurrena indioilar hori ebakiko dugu lauki batzuetan.
Esataria. Bai. Takoetan ebaki.
Igor Zalakain. Takoetan. Hori da. Eta zein da arazoa? Indioilar hori ba zapore aldetik, bastante, bueno, barbakoan egiteko eta ez da oso, oso zapore handikoa, ez? Eta orduan egingo duguna da ba ordubete lehenagotik edo inkluso bezperatik egin daitekeena da… Egingo duguna, edo marinatu edo adobo antzeko txiki bat, ez? Ba behin parrillan egiten dugunean indioilar hori, ba zaporea handitzeko, ez? Eta orduan, horretarako erabiliko dugu indioilar horretan sartzeko, marinatu horretan erabiltzen dugu baratzuri bat, binagre (ozpin) pixka bat, pimentoi gozo pixka bat, olio pixka bat, eta gero espezie bat, izan daitekeena edo zilantroa edo koliandroa, baina ez baldin bagenu aurkituko, perrexil pixka bat…
Esataria. Itxoin! Itxoin pixka bat. Momentu bat, momentu bat, ez? Ze(ren) nahastu naiz, uste dut, e! Esan duzu, marinatzeko erabiliko ditugula baratzuria, binagrea, pimenta gozoa…
Igor Zalakain. Bai.
Esataria. Espeziea.
Igor Zalakain. Bai. Espezie bat erabiliko dugu, ba perrexila izan daiteke, edo zilantroa edo koliandroa; hori pixka bat zailagoa izango da aurkitzeko, baina perrexila izan daiteke.
Esataria. Bale.
Igor Zalakain. Eta limoi-tanta batzuk.
Esataria. Eta limoi-tanta batzuk.
Igor Zalakain. Bueno, hau izan daiteke… Izango da preparatu bat bakarrik(an) indioilarraren zapore hori handitzeko.
Esataria. Handitzeko, ezta? Fuerteagoa izan dadin.
Igor Zalakain. Fuerteago. Hori da. Hori da. Hori da. Zergatik(an) bestela, pixka bat geldituko zaigu ba hola, ez da oso bizia geldituko. Eta honek emango diona da ba indioilarrari ba pixka bat acidez (garratz-puntu) pixka bat, eta pixka bat dena gozatuko du. Orduan, behin dauzkagunean marinatu horretan sartuta indioilar-zati hauek, aparte ebakiko ditugu ba aguakateak. Aguakateak ebakiko ditugu ba indioilar horren era berean.
Esataria. Bai. Tako forman ebaki baldin baditugu, justu tamaina beretsukoak.
Igor Zalakain. Hori da. Eta behin… Eta tomate, tomate, gerezidun tomate hauek ere baita, neurri berdinekoak izango dira. Orduan, ba pixka bat 25 bat zentimetrotako brotxeta batekin ba sartuko dugu indioilar-zati bat, gero sartuko dugu aguakate-zati bat, eta tomate bat. Eta gero, berriro operazio berdina…
Esataria. Bai.
Igor Zalakain. Brotxeta bakoitzean sartuko ditugu bi edo hiru indioilar, bi edo hiru aguakate eta bi edo hiru tomate.
Esataria. Bi edo hiru tomate. Bale.
Igor Zalakain. Hauek pixka bat, olio pixka bat botako diogu, gatza bota gainetik(an) eta pasako ditugu parrillatik edo barbakoa horretatik(an).
Esataria. Um.
Igor Zalakain. Parrillan badugu, emango diogu kolorea ondo, ez oso, oso fuerte, ez? Bestela, tomateak eta…
Esataria. Zer kolore hartu behar du? Hori da, hori da galdetu behar nizuna. Zer kolore hartu behar du indioilarrak?
Igor Zalakain. Ba justu ez dago oso gorria, ez dira oso gorriak izan beharrik. Bakarrik(an) behin, indioilarra ikusten dugunean eginda dagoela atera egingo dugu, nahiz eta tomateak oraindik(an) falta denbora pixka bat gehiago egiteko, hola utziko dugu, zergatik(an) behin tomatea, hola, konbinazioan, oso freskagarria izango da, nahiz eta pixka bat ez egon del todo (guztiz) egina.
Esataria. Egina.
Igor Zalakain. Hori da. Eta honentzako prestatuko dugu saltsa bat.
Esataria. Saltsa bat. Laguntzeko, ezta?
Igor Zalakain. Bai. Hori da. Joaten garenean kanpora, hola, barbakoa bat egitera, beti arazoak izaten dugu ba gauza beroak eta emateko, ez?
Esataria. Um.
Igor Zalakain. Eta honetarako prestatu dugu gauza hotz bat, ez? Hotz bat, ba konbinaketa hori izateko.
Esataria. Eta zer da?
Igor Zalakain. Eta orduan prestatu dugu, egingo dugu jogurt bat.
Esataria. Jogurt bat?
Igor Zalakain. Bai. Hartuko dugu jogurt bat, 125 gramotako jogurt bat. Botako dizkiogu 3 goilarakada (koilarakada)...
Esataria. Naturala, naturala esan nahi...
Igor Zalakain. Hori da. Naturala... Hori da. 3 goilarakada olibadun olioa...
Esataria. Bai?
Igor Zalakain. Eta 2… 2 pikillo piper.
Esataria. Eta 2 pikillo piper?
Igor Zalakain. Bai. Biperrak behin, oso txiki-txiki egingo ditugu, eta botako ditugu jogurtera. Olioa, jogurta, gatz apur bat, ondo nahastu, eta justu, brotxetaren gainean ba pixka bat botako dugu, eta...
Esataria. Zer da, oso fuertea?
Igor Zalakain. Ez. Ez. Ez.
Esataria. Ez.
Igor Zalakain. Ez da batere fuertea izango. Emango dugu toke (ukitu) freskagarri, horri, ba konbinazioan jateko.
Esataria. Beraz, brotxeta, gero hori gainetik eman, eta ja beste zapore, zapore bat hartuko du, ezta? Bai.
Igor Zalakain. Gainetik(an) edo brotxetaren azpian, platerean, azpian jarriko dugu. Igual gainetik(an), igual akaso baten bati ez zaio asko gustatuko, eta bueno, ondoan edo alboan jarri...
Esataria. Bai. Kasik-kasik hobe. Bakoitzak aukeratu dezala, ezta? Bota…
Igor Zalakain. Hori da. Hori da.