Patata-tortilla (A1B05)

Arratsaldeko zazpi eta erdiak dira eta Amaia eta Josu sukaldean daude, mahaian eserita, kafetxoa hartzen, afaria egiten hasi aurretik. Hozkailuan begiratu ondoren, konturatuko dira ez dagoela ezer eta erosketak egiteko zerrenda prestatzen hasiko dira.


Transcription:[+] Transcription:[-]

 JOSU.— Hau egun luzea! Unibertsitatea, liburutegia... porru eginda nago!
AMAIA.— Ni ere bai, ondo aprobetxatu dugu eguna.
JOSU.— Harritzekoa da Alex, June eta Oier oraindik ez etortzea. Oso berandu da.
AMAIA.— Aizu, sorpresa bat emango diegu? Nahi baduzu, haiek etorri aurretik, afaria prestatuko dugu.
JOSU.— Horixe falta dugu, nekatuta egon eta gainera afaria prestatzea!
AMAIA.— Josu!
JOSU.— Ondo da! Nahi baduzu, patata-tortilla egingo dugu.
AMAIA.— Ados! Badakizu egiten?     
JOSU.— Bai, eta oso ondo!

ETENA

JOSU.— Ea ba, patata-tortilla egiteko, lehenbizi, arrautzak. Bost lagun, hamar arrautza. Apuntatu: dozena bat arrautza.
AMAIA.— Bai, nagusi! Bada tipularik?
JOSU.— Tipula? Alerik ez... Eta piperrik ere ez... Jo, ez dago ezer.
AMAIA.— Bi tipula handi. Eta patatak?
JOSU.- E?
AMAIA.- Josu, patatak! Ai! Bost kilo patata. Honekin ez dugu ezer egingo! Eta gatzik?
JOSU.— Gatza? Zu ondoan egonda, gatza eta piperra! Ea…Bai, gatza badaukagu, eta olioa ere bai.
AMAIA.— Oso ondo! Ui, tortilla ederra egingo dugu, e?. Eta bukatzeko, gazta pixka bat, bai? Zuri zein gustatzen zaizu?
JOSU.— Niri, ardi-gazta, freskoa.
AMAIA.— Ardi-gazta. Horixe da dena.
JOSU.— Eta garagardoak!

ETENA

AMAIA.— Josu, baina xuabe-xuabe ibiliko gara, e? Bihar fakultatera joan behar dugu eta nik bilera daukat masterreko tutorearekin.
JOSU.— Bai, lasai! Apuntatu duzu dena paperean?
AMAIA.— Bai horixe! zer uste duzu, tuntuna naizela?
JOSU.— Ez, ez... barkatu, baina oso nekatuta nago eta dena apuntatzen ez badugu, ez naiz ezertaz gogoratuko.
AMAIA.— Ba hau da dena. Potea hartu eta martxa!
JOSU.— Zuk eraman dirua, bale?
AMAIA.— Bai, eta goazen, berandutu egingo zaigu.
JOSU.— Goazen, bai.
 

 

Interesting for you



A1
02-27-2015
  • Esther Isasa
16266539
02:48
5748