Manuel Iradier

Iradier abenturazale eta zientzialariak Afrikan egindako bidaiak aipatzen ditu Xabier Kerexetak, baita bere jatorria eta izan zituen gorabeherak ere.

Gasteizko esploratzaileak 1874an egin zuen lehen aldiz Gasteizetik Afrikarako bidaia,


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria 1. Esploradore-jantziak (esploratzaile-jantziak) hartuta hasiko gara orain, hemen batetik bestera. Mapa edo karta eskuan hartu, Mari Karmen.  

Esataria 2. Intsektu eta landareak aurkitu eta sailkatu.  

Esataria 1. Gauza bera, ba, mineralak eta fosilak aurkitu eta aztertuz. E, esploradore asko izan dira, noski, historian zehar. Baina Euskal Herrian bat beste guztien gainetik, ezta?  

Esataria 2. Manuel Iradier gasteiztarra, esaten dutenez.  

Esataria 1. Hori da. Ba, Iradierri buruz, batez ere Afrikan egin zituen ibiliak, ba aipatuko dizkigu, ibili horiei buruz mintzatuko zaigu Salako Leihoan, Xabier Kerexeta. Xabier, arratsalde on.  

Xabier Kerexeta (Zumalakarregi museoa). Arratsalde on.  

Esataria 1. Zer moduz?  

Xabier Kerexeta. Ondo.  

Esataria 1. Ondo?  

Xabier Kerexeta. Ondo. Bai. Malariarik gabe eta…   

(barreak) 

Xabier Kerexeta. Klaro. Hori ere harrapatzen zen. Ez bakarrik moskitoak-eta, landareak-eta… 

Esataria 2. Jakina!  

Xabier Kerexeta. Gaixotasunak ere, franko.  

Esataria 1. Ba Manuel Iradierren ametsak, abenturak eta desbenturak [zorigaiztoak] aipatuko ditugu hemen Ormaiztegiko Zumalakarregi museoaren eskutik.  

Off ahotsa 1. Zumalakarregi museoa hezkuntza-erreformara egokitu da. 17 urtera bitarteko ikasleentzat gizarte arloko gaiez bisitaldi gidatuak eta, gainera, joko didaktiko bat astebetez doan erabiltzeko aukera.  

Off ahotsa 2. Gipuzkoako Ormaiztegin Zumalakarregi museoa beti berri. Telefonoa: 943.889900.  

Esataria 1. Manuel Iradier aipatu dugu, gasteiztarra. Xabier, zein urtetan gaude?  

Xabier Kerexeta. Bueno, ba... gutxi gorabehera bigarren karlistadan edo… Pixka bat… 

Esataria 1. 1800… 

Xabier Kerexeta. 1874an, abenduan, atera zen bera Gasteiztik lehendabiziko txangoa-edo egitera. Afrikara abiatu zen lehen aldiz. Lehenago ere eskurtsioak (txangoak) eginak zituen Araban barrena. Eta bueno, oso produktiboak (emankorrak), e! Horrela esanda, Araban barrena, ematen du paseotxoak. Baina bueno, oso paseo ja kulturalak nolabait esateagatik. Landareak biltzen zituzten, fosilak eta mineralak eta horrelakoak, eta horrekin, bueno, museo bat egiteko asmoa ja bazeukaten, hori bai, bi karlistaden arteko epe horretan.  

Esataria 1. Orain dela 125 bat urte, beraz, gutxi gorabehera. 

Xabier Kerexeta. Gehiago ere. Bera hasi zenean, gaztetxo esaten du ja 14 urterekin Aretxabaletara joan zela… Bueno, Aretxabaleta da Gasteiztik, ba ez dakit, bizpahiru kilometrotara-edo dagoen herrixka batera, eta han errota batean-eta ibili zela, eta guzti eta zeozer… Eta ja bere lehenbiziko abentura, eta desbentura egia esan. Kontatzen du, ez? Baina oso gazte… 

Esataria 2. Bai. Baina hori da, oso gazte… 

Xabier Kerexeta. Oso gazte.  

Esataria 2. Oso gazterik hasi zen, ezta?  

Xabier Kerexeta. Bai. Bai. Bai. Oso gazte. Animosoa zen. Eta Afrikara joan zenean ere 20 bat urte-edo bazituen, gazte-gaztea. Gainera, andrearekin eta koinatarekin alde egin zuen. Alde  egin zuen, bueno, alde egin. Bai. Alde egin zuen. Gasteiztik atera, Miranda de Ebrora iritsi eta han aduana pasa behar izan zuen, hain zuzen, gerra karlista zegoelako eta, bueno, pasabidea ez zen hain erraza. Eta gero ja handik abiatu Cadizera, eta Cadizetik Kanarietara eta Kanarietatik  ba Ekuatore Ginea den, gaur egun den herrialde hartara. 

Esataria 1. Hori 20 urte zituela. 

Xabier Kerexeta. Bai. 

Esataria 2. Hori ez zen ba erabat normala izango ezta?, garai hartan? 

Xabier Kerexeta. Ez. Ez. Egia esan, ez zen batere normala 40 urterekin ere. Oso jende gutxi abiatzen zen halakoetan, eta Euskal Herrian, guk dakigula, bera bakarra.  

Esataria 1. La Exploradora izeneko elkartea ere sortu zuen.  

Xabier Kerexeta. Bai. Asociación Euskara La Exploradora 

Esataria 1. Afrikara joateko ametsa aipatu dugu eta Afrikara joan ere joan zela. Baina zergatik Afrikara? Eta ez, ba ez dakit, Ameriketara, esate baterako? 

Xabier Kerexeta. Ba seguraski Amerika ja nahiko deskubritua zegoen, batetik. Afrika oraindik oso kontinente, bueno, esploratu gabea da. Bera egon zen paraje hartan gizon zuria apenas egona zen, eta beste aldetik, esan behar da, bueno, bera joan zen toki hura, teorian behintzat, Espainiarena zela. Orduan, bueno, ez da bakarrik esploratzea, da pixka bat Espainiaren eskubideak-edo bermatzea. Bueno, bera ameslari bat zen eta lehendabiziko asmoa omen zuen Afrika osoa korritzea Hego Afrikatik Libiaraino. Hau da, Afrika oso-osoa, bere luzeran punta batetik bestera.  

Eta, hain zuzen, ba, gerra karlista zegoelako Stanley. Stanley oso famatua da Doctor Livingstone hura aurkitu zuelako, ez?, galdu zenean han Afrikan barrena eta… Stanley kazetaria zen, eta etorri zen, hain zuen, bigarren karlistadari buruzko berriak-eta ematera, eta harekin elkarrizketa batean, ba, esan zion… Bueno, bi aholku eman zizkion, batez ere. Bata bi gauza zirela behar-beharrezkoak esplorazio bat egiteko: dirua eta dirua. Eta... ez zuen dirurik eta bere diru guztiak xahutu zituen hartan, eta hala ere, oso eskas geratu zen: ez zuen laguntzarik-eta jaso.  

Hori batetik. Eta bestetik, esan zion ba bueno, en fin [tira], hain, ez dakit nola esan, handinahia ez izateko eta Afrika osoa puntatik puntara joan beharrean, ba, hasteko toki txikiago batean esplorazio batekin, ea horrekin fama pixka bat ere lortzen zuen eta, bueno, horren arabera gero diru gehiago-edo lortu eta gauza handiagoak-eta egin, ez? Baina, hasteko, apalago izateko, ez?, hasteko behintzat.  

Esataria 2. Xabier, eta gizon hau nola definitu beharko genuke?: esploradore, abenturazale…? 

Xabier Kerexeta. Bueno, garai honetan biak oso lotuta daude.  

Esataria 2. Biak.  

Xabier Kerexeta. Esplorazioa benetako abentura zen, ez? Han sartu zenean, gainera, andrearekin eta koinatarekin hara joan… Esan behar da kostalde hori, ba, kostalde ekuatorial hori oso insalubrea [osasungaitza] dela. Esan dut horregatik(an) malariarena, eta halako gaixotasunak… Bueno, badakigu… Beti Afrika pentsatzen dugu hipopotamoak… Bera ere joan zen hipopotamoen ehizan. Eta lehoiak eta elefanteak pentsatzen ditugu… Baina, benetako etsaiak izaten direla ba eltxoak eta halako intsektu txikiak-eta, ez? Askoz ere peligrosoagoak [arriskutsuagoak] dira. Oso, bueno, fadurak-eta badaude, erreka asko biltzen dira… Orduan, oso, ba bueno, ez?, klima aldetik… Berak esaten zuen benetako etsaia Afrikan klima zela, klima sekulakoa. Beroa, baina beroa eta hezetasuna, eta ba hori, ez?, gizon zuriari kosta egiten zitzaion. Esaten du gizonak, ze emakumeak oso gutxi joaten ziren. Bera ere horretan ere oso bitxia da, ez?, andrea eta koinata eramatea: oso kuriosoa da. Bera… Han ere alaba bat izan zuten eta han bertan hil zitzaien. Eta berak ere hartu zituen, ba, sukar batzuk, ba, bueno, tropikal hauetakoak, gero intermintenteak [aldizkakoak] izaten zirenak eta hona etortzean ere noiz edo noiz sufritzen zituenak… Sekulako… Ba abentura bat? Bai. Sekulako abentura, ez?, baina klaro, abentura ez besterik gabe horrela, safari bat egitera edo… Safari, baina bueno, esploratzeko asmoa zuen, eta bueno hori, ez?, materialak, landareak, mineralak… Bueno, ikertzeko asmoarekin, ez?: lan serio bat. Eta horretan sekulako lana egin zuen.  

Lan… Bueno, neurketa atmosferikoak egin zituen. Bueno, hain zuzen, emakumeek egiten zuten bera bidaian zegoen bitartean. Ba, laboratorio [laborategi] moduko bat antolatu eta andreak kontrolatzen zuen hori. Gero ba, bueno, bai landaketa, eta bai, bueno, bestelako mineralen eta piezen bilketak eta batez ere mapak. Mapak altxatu zituen. 

Esaten dut, bueno, oso jende gutxi pasatzen zela handik, jende zibilizatua noski, europarrak, orduan mapak-eta behar izaten zituztenak. Ordura arte ez zegoen fidatzeko moduko maparik, eta berak altxatu zituen lehendabiziko mapa onak eskualde hartan.    

Esataria 1. Xabier, oihartzunik izaten al zuten bere ibiliek, bere ikerketek?        

Xabier Kerexeta. Lehendabiziko bidaia egin zuenean, bera etorri zen 77an. Eta bueno, etorri zen gaixorik, alaba han bertan lurperatuta, dirurik gabe… Eta iritsi zenean Gasteiza ez zuen izan ez ongietorririk, ez diru-laguntzarik, ez deus ere: erabat ahaztua zegoen. Eta, gainera, bueno, problema ekonomikoak oso latzak izan zituen. Gero ja publikatu ziren bere lanak, eta orduan ja, bueno, Sociedad Geográfica, Madrilekoak, publikatu zizkion. Orduan ja fama handia hartzen hasi zen, Real Academia de la Historiako kide ere egin zuten, eta bueno, bestelako ospe gehiago izan zuen.  

Dena dela, bere bizitza, oso, horretan oso kuriosoa, bueno, kuriosoa, en fin, tamalgarri samarra, ez? Ze batetik, ikaragarri puztu egiten zuten, eta bueno, omenaldiak-eta zera… Batez ere, bigarren bidaia egin ondoren. Eta oso famatua egiten zen. Baina gero ahaztu egiten zen, ez? Orduan, ez zegoen inolako, ez dakit nola esan, politikarik-edo, ez? Berak esan zuen batez ere ja bigarren aldiz La Exploradora elkarte hau antolatu zuenean esan zuen, —erderaz noski, bera erdalduna zen— nahiz eta izena esplorazio, Exploradora, Asociación Euskara jarri, euskara, euscaria esaten zuten vasco esan beharrean edo… Orduan oso normala zen hori, ba berak esan omen zuen: “El porvenir de España está en África y la gloria del euscara es que sus hijos la exploren”. Sus hijos eta sus hijas esan beharko litzateke kasu honetan ez?, gutxitan izango zen…  

Eta bai, bueno, Europa osoa, egia esan, Europa osoa, batzuk besteak baino gehiago… Frantzia eta Ingalaterra batez ere. Ba. hasiak ziren Asian, eta batez ere, Afrikan-eta zabaltzen, ingelesak eta frantsesak nagusiki…  

Esataria 2. Bai.  

Xabier Kerexeta. Orduan, klaro, Espainiak bere koloniak galduak zituen Ameriketan. Filipinak gordetzen zituen. Saiakera bat egin zuen Cochinchi, Cochinchina (Kotxintxina), esango dut. Bueno, gaur egungo Vietnam inguru horretan ba frantsesekin batera… Baina, klaro, ja bigarren mailako potentzia bat zen. Orduan, Espainiak bazituen bere eskubide teoriko batzuk hor Ginea inguruan, ez?, Portugalek XVIII. mendean zedituak [emanak], eta horretan saiatu zen. Eta bueno, berak bere esplorazio horrekin, besteen artean, hori ez?, Espainiaren, bueno, politika kolonialista-edo horretan bermatu nahi zuen, baina noski, espainolek nahiko problema zuten etxean bertan ere, ba hainbeste gerra karlista eta hainbeste arazo, eta ez zuten hor inolako planifikaziorik egin, eta azkenean, ba, hortxe geratu zen dena, ez? Badakigu zer zen Espainiako inperioa Afrikan, pixar bat, ez?      

Esataria 2. Eta Manuel Iradier gizon hau ikasketaz, zer, zer ikasketa-klase zituen edo…?  

Xabier Kerexeta. Pixka bat denetarik(an). Oso gizon mugitua zen. Gauza asko… Hasi zen unibertsitatean, baina gero ez zuen bukatzen. Oso, oso aktiboa zen, aktiboegia, nolabait esateagatik. Orduan, ez zen gelditzen. Ba esaten dut, denetarik ikusten zuen, bai animaliak, bai mineralak, bai landareak… Bai astronomia aldetik… Gero, inbento (asmakizun) batzuk ere egin zituen: kaxa tipografiko bat-edo arinago lan egiten zuena; fototakimetro bat, pentsatzen dut argia neurtzeko zera moduko bat, zerbait; ur kontagailu automatiko bat… Orduan, pixka bat denetarik(an) egiten zuen. Baina oso gizon, ba bueno, ez dakit nola, oso mugikorra zen: baina ez zen, ez zen horrela ondo finkatzen. Orduan, bere bizitza ere horrelaxekoa (horrelakoxea) izan zen, gorabehera askokoa.  

Esataria 1. Lehen aipatu dugu La Exploradora izeneko elkartea sortu zuela.  

Xabier Kerexeta. Bai.  

Esataria 1. Pentsatzekoa da, beraz, eskola bat-edo sortu zuela, ikasleak edo jarraitzaileak izango zituela, edo…  

Xabier Kerexeta. Izan zituen bai, gai-kideak bere garaikoak. Eta ba hori, ez?, Arabako eskurtsio horiek egiten zituenean beste lagunekin-eta egiten zituen. Baina, klaro, besteen interesak desberdinak ziren, ez? Pixka bat hartzen zuten lasaiago, nolabait esateagatik. Esaten dut gizon hau ameslari bat zen eta hori, Araban-eta hasi zen, baina berak bazuen ja Afrikara joateko asmo hori, ez?, eta besteek ez. Orduan, ba hori… Eta beste aldetik, batez ere diru-laguntza instituzionala, hau da, dirua eta dirua eta dirua, ez? Azken finean hau… Oso gauza garestiak dira esplorazioak-eta. Hori ere ez zuen jasotzen…  

Esataria 2. Um.  

Xabier Kerexeta. Adibidez, ba, ez dakit, ingelesak edo frantsesak era esploradoreak, abentura-puntu bat bazeukaten. Bueno, puntu, en fin, abenturero izan behar da, ez?, halako bidaietan hasteko. Ez dago dudarik, baina beste aldetik, laguntza jasotzen zuten. Hain zuen, gobernu horiek, frantsesak eta ingelesak eta bestelakoek ere bazekitelako hor zerbait inportantea jokatzen ari zirela, ez? Bere abentureroekin, ba, hain zuzen, bere banderak-eta zabaltzen ari ziren Afrikan barrena. Baina Espainiako kasuan ez dago halakorik. Gero, etorri zenean bai “la gloria de Iradier” (Iradierren loria), eta bueno, Espainiaren gloria, eta ez?, finkatu duela gehiago espainoltasuna [espainiartasuna] eta hori guztia… Baina klaro, hori gero ez bada bermatzen, adibidez, soldadurik ez zuen eramaten. Orduan, bueno, esplorazioak egiten zituen, nahiko harreman onak omen zituen bertako tribukoekin eta nagusiekin, baina harreman oso boluntariosoak [borondate handikoak], nolabait esateagatik. Ze, klaro, gero ejertzito bat ez badago atzetik, hor, gauza gutxi aterako da hortik, ezta?  

Esataria 1. Aipatu duzu bertako buruzagiekin-eta harreman onak zituela. Esan izan da errespetu dezentez tratatzen zituela, ezta?, afrikarrak. 

Xabier Kerexeta. Bai. Gainera, lan etnografikoak ere egin zituen oso interesgarriak bertako tribuak-eta hobeto bereizteko, lan linguistikoak, eta halakoak. Baina beste aldetik esaten dut. Nahita ere, horrela egin behar zuen, eta nahi eta nahi ez. Klaro, ez bazuen inolako indar militarrik inposatzeko, ba hori, espainoltasun [espainiartasun] hori…  O sea [hau da], bandera jartzen bazuen eta, bueno, tribu hartakoek ontzat ematen bazuten, ondo, baina ez bazuten ontzat ematen zer egin behar zuen, ez?  

Borroka batzuek ere izan zituen batzuekin, beste batzuekin hobeto moldatzen zen… Hor benetako etsaiak ingelesak eta frantsesak ziren zentzu horretan, ez? Gero eta estuago ari ziren haien artean borrokan, eta klaro, Espainia bezalako pixar bat ba, barrutik kendu nahi zuten, ez?, besterik gabe. 

Esataria 2. Xabier, nola, nola baloratu genezake edo gizon honek utzitako ondarea?  

Xabier Kerexeta. Bueno, alde.. 

Esataria 2. Euskaldunok garen aldetik, esan nahi dut.  

Xabier Kerexeta. Euskaldunok garen aldetik, oso kuriosoa da ikustea ba hori, ez?, euskaldunek bazter guztietan sartzen dutela muturra, bazter guztietan harrapatzen dituzu, baina gero horren eragin praktikoa, ba, ez doa inora ere. Gaur egun euskaldunak eta, bueno, afrikarrak-eta ez dute inolako harremanik honen truke… Bueno, zeozer badago, Araban-eta egin dute, baina bueno, kuriositate bat da, e! Kuriositadt bat, ba hori, ikustea zer enprendedoreak [ekintzaileak] izan daitezkeen batzuk, baina gero horri segida ez bazaio ematen ba hortxe, bertan behera geratzen da, ez?  

Eta kasu honetan oso garbi dago. Gainera, euskaldunak ziren eta euskara izena erabiltzen zuten, euscaria esaten zuten, baina gero batez ere espainol (espainiar) bezala joaten ziren, ez? Baina klaro, Espainiako gobernuaren laguntza ez bazuten jasotzen, ba, hortxe, hortxe geratzen zen dena: boluntarismo hutsa zen.  

Esataria 1. Berak erabilitako materialak, berak egin zituen inbento [asmakizun] horiek-eta jasota al daude? 

Xabier Kerexeta. Bueno… 

Esataria 1. Ikusteko moduan al daude? 

Xabier Kerexeta. Gauza batzuk bai, beste batzuk ez. Bere lanak, bueno, liburu bat badago bere lanekin, publikatua dago eta bere bizitzari buruzko beste liburu bat gutxienez ere badago. Eta bestelako aipamenak-eta beste tokietan ere bai. Asko idatzi zuen eta hori bildua dago. Orduan, hori irakur, irakur dezakegu. Hori hortxe dago.  

Esataria 2. Beraz, alde guztietatik esan daiteke gizon emankorra izan zela behintzat.  

Xabier Kerexeta. Bai. Bai. Bai. Bai. Berak sekulako borondatea jarri zuen, baina klaro, segidarik ez bazuen izan, ba klaro, hortxe bertan geratzen zen.  

Esataria 1. Noiz hil zen hau, Manuel Iradier? 

Xabier Kerexeta. Ja XX. mendearen hasieran, 1911n. Bera oso gazterik hasi zen honetan, baina gero bestelako lanetan ibili zen, ba, Araban bertan ere egin zuten tren bat, La anglo vasco navarra edo horrelako izen bat, Gasteiztik Izarrara, eta gero Lizarraraino, iristen zena… Eta bueno, ba, horretan ere lan egin zuen. Gauza askotan, baina beharbada gauza gehiegitan… Ez zen zentratu, eta orduan, bere lana ere oso sakabanatua geratu da.  

Esataria 2. Beraz, Xabier, lehen esan dugu esploradore ala abenturazale, ez? Zuk esan didazu biak, baina behar bada beste zerbait erantsi beharko genioke, ezta?: saltseroa ere bai, e? 

Xabier Kerexeta. Saltseroa…  

Esataria 2. Era horretako pertsonei… 

Xabier Kerexeta. Eta asmakizunak ere egin zituen. Orduan, bueno, inventiva [asmamena] sekulakoa zeukan. Hori argi dago, ez? Gertatzen dena da, ematen du, ba, ez dakit, bera bizi zen garaia-edo ez zela oso egokia bera bezalako gizon batentzat, edo beharbada, ingelesa izan balitz, ba, bueno, igual orain sekula… Europa osoak edo mundu guztiak ezagutuko zuen. Baina nola euskalduna zen, Arabakoa... Ba, hortxe, ba omen du estatua bat, eta askoz gehiago ez. 

Esataria 2. Kaleren bat edo beste eta…  

Xabier Kerexeta. Hori da, ez?  

Esataria 1. Ederki, ba! Hortxe, beraz, Manuel Iradier esploradorearen, ba, bizitza, istorioak, lehen aipatu ditugunak… Xabier Kerexeta, mila esker. 

Xabier Kerexeta. Bai zuei ere.  

Esataria 1. Kontu guzti hauengatik (hauengatik guztiengatik). Gaur hamabost beste batzuk aipatuko ditugu. 

Xabier Kerexeta. Nahi duzuen arte.  

Esataria 2. Adio, Xabier. 

Xabier Kerexeta. Agur ba!          



C1
04-27-1998
  • Kerexeta , Xabier
16263530
0:15:46
2058