detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman mintzalagun bila. Non dago Kirmen?

Egun batzuk daramatza Kermanek anaia ikusi gabe, eta falta ikaragarri somatzen du.
Egiturak:
- Izenak elkartzen direnean denei kasu-marka bera jarri behar zaie.
-*Momentuz / Oraingoz.


Transcription:[+] Transcription:[-]

NESKA: Kerman, ostiral gauean euskal jaia ospatuko dugu euskaltegian. Etorriko zara? Dantzaldia egongo da.
KERMAN: Ez, mila esker. Ez daukat gogorik.
NESKA: Etor zaitez igandean mendira. Koadrila guztia joango gara. Ederki pasako dugu.
KERMAN: Eskertzen dizut, baina normalean, Kirmen eta ni elkarrekin joaten gara mendira
NESKA: Larunbatean ere plana daukagu: sagardotegira goaz bazkaltzera. Gonbidatuta zaude.
KERMAN: Eskerrik asko, baina ez naiz joango. Ama, izeba Karmen eta nik etxean geratu behar dugu. Agian, Kirmenek deitu dezake eta etxean egon nahi dut.
NESKA: Bueno, Kerman zer duzu Kirmen gora, Kirmen behera; egun osoan elkar ikusten duzue eta.
KERMAN: Lehen bai, anaia eta nik egunero ikusten genuen elkar. Baina, orain ez, joan egin da.
NESKA: Ez da izango! Noiztik ez duzu ikusten Kirman?
KERMAN: Larunbat gauetik ez dut ikusi.
NESKA: Eta ez al du deitu?
KERMAN: Ez. Eta sekulako lasaialdia emango liguke ama, izeba Karmen eta niri

Azalpena:
Gogoan izan izen arruntak eta izen bereziak elkartzen ditugunean,  guztiei ipiniko diegula kasu marka. Beraz, "Kirmen eta niK", "Ama, izeba Karmen eta niRI" egiturak alde batera utziko ditugu. Horien lekuan, "KirmenEK eta niK"eta "AmaRI, izeba KarmenI eta niRI" esango dugu.

NESKA: Kerman, baikorra izan behar duzu. itzuliko da, ikusiko duzu.
KERMAN: Bai. hala espero dut. Baina, bitartean, zer?
NESKA: Zuek ezin duzue ezer egin eta etxean geratzeak ez dauka zentzurik. Animatu beharra daukazu.
KERMAN: Ni, momentuz, (ORAINGOZ) ezin naiz animatu. Ez naiz Kirmen gabe bizitzera ohitzen.
NESKA: Badakit zaila dela, baina hobe duzu bizitza normala egin. Zatoz koadrilakoekin mendira?
KERMAN: Ez, ez, ez. Ni, momentuz, ez noa inora. Nahiago dut etxean egon.
NESKA: Horrek ez dauka zentzurik. Horrela, Kirmeni ez diozu laguntzen. Poliziak zer esan dizue?
KERMAN: Ba, momentuz, ez diogu poliziari deitu. Bueltatzea espero dugu.
NESKA: Ondo da esperantza edukitzea, baina, agian, poliziari deitu beharko zeniokete. Ez duzu uste?
KERMAN: Kirmen desastre hutsa da, baina, momentuz, ez du ezer larririk egin.
NESKA: Ziur-ziur ez dakizu hori, Kerman.
KERMAN: Hori ere egia da. Baina, oraingoz, konfiantza daukagu Kirmenengan
NESKA: Orduan, zaia zaitez bizitza normala egiten.
KERMAN: Horren da zaila Kirmen gabe!

Azalpena:
Adi egon "momentuz" formarekin, batzuetan neurriz kanpo erabiltzen baitugu. Horren tokian, euskaraz jatorragoa da "oraingoz" esatea.

NESKA: Kerman, eta norekin egon daiteke? Baduzue susmorik?
KERMAN: Susmorik? Ziur gaude! Bere lagun batekin dago, Erlantzekin. Oraingoz ez digu ezer esan, baina ziur gaude. Bazterrak nahastea gustatzen zaio Erlan horri.
NESKA: Itxura txarra hartzen diozu, beraz.
KERMAN: Amari eta niri ez zaigu batere gustatzen. Baina, Kirmeni bost axola. Berarekin joan da ezer esan gabe.
NESKA: Eta aldatuta ikusten al duzue azken boladan? Edo portaera arraroren bat?
KERMAN: Kirmeni? Kirmen arraroa da berez. Amak, izeba Karmenek eta nik ez daukagu zerikusirik berarekin. Osaba Karmeloren antza dauka.
NESKA: Osaba Karmelo? Aspaldi desagertu zen hura, ezta?
KERMAN: Bai. Dirudienez, arrasto berriren bat topatu du poliziak, baina, oraingoz, ez digute ezer konfirmatu.
NESKA: Kerman, Kirmenen kasuan ere poliziari deitu beharko zeniokete.
KERMAN: Poliziari? Zertarako? Esan dizut, ba, oraingoz ez du astakeriarik egin.
NESKA: Desagertuta dagoelako duela bi aste.
KERMAN: Desagertuta? Ez ba! Holandara joan da bidaian. Hilabete egongo da kanpoan.
NESKA: Baina, zuk esan didazu desagertuta dagoela.
KERMAN: Nik esan dizut duela bi astetik ez dela etxetik pasa, ez duela deitu eta faltan botatzen dudala, besterik ez.  Izan ere, Kirmenek eta nik oso harreman estua daukagu eta
NESKA: Kerman!

detalle2

Dokuteka

A2
04-18-2011

x61pRelaContWAR

16259649

x61pViewCountWAR

4186

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR