Gaixo nago (A1E20)

Josu sukarrarekin dabil eta asko itxoin ostean, azkenean medikutara joatea erabaki du. Asteburuan mendira joatekoa da, lagunekin, baina ez du uste sendatuko denik. Sendagileak errieta, Josuk tristura.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

SENDAGILEA.— Egun on, gazte.
JOSU.— Egun on, bai.
SENDAGILEA.— Esan, zer duzu?
JOSU.— Bueno... sukar pixka bat edo.
SENDAGILEA.— Noiztik?
JOSU.— Astebete edo.
SENDAGILEA.— Eta orain arte ez zara etorri! Gaurko gazte hauek...
JOSU.— Hasieran ez zen ia ezer, baina poliki-poliki... Orain ezin dut hitz egin ere.
SENDAGILEA.— Tira, erantzi alkandora eta eseri hor.
JOSU.— Hemen?
SENDAGILEA.— Bai. Sukarra ez da bakarrik joaten, tratatu egin behar da.
JOSU.— Ez da gauza handirik izango, ezta? Bihar mendira noa lagunekin eta...


ETENA


SENDAGILEA.— Ia ba, hartu arnasa, bota, hartu arnasa, bota... Ireki ahoa...
JOSU.— Aspaldi egin genuen plana eta aterpetxe bat hartu dugu Pirinioetan.
SENDAGILEA.— Ba zu ez zoaz. Zer nahi duzu, mendiko haizearekin gripea pneumonia bihurtzea, ala?
JOSU.— Ez, hau ez da ezer.
SENDAGILEA.— Ez zaude batere ondo: birikak beteta dauzkazu, eztarria urratuta eta sukarra daukazu. Beraz, botika bat eta hiru egun ohean. Limoi-ura ezti pixka batekin ere ondo etorriko zaizu.
JOSU.— Baina ezin naiz etxean geratu. Lagun guztiak joango dira eta urtean behin bakarrik elkartzen gara.
SENDAGILEA.— Errua zurea da, lehenago etorri behar zenuen.
JOSU.— Ez diot garrantzirik eman. Ez da ezer izan.
SENDAGILEA.— Gazte, hobe duzu kasu egin eta osasuna zaintzea. Edukiko duzu aukera gehiago lagunekin planak egiteko.
JOSU.— Aste osoa lanean eta asteburua ohean! Kaka!
SENDAGILEA.— Errezeta bat egingo dizut. Zoaz botikara eta handik ohera, zuzen-zuzen.
JOSU.— Eskerrik asko, sendagile jauna!
SENDAGILEA.— Eta hurrengoan, garaiz etorri. Aio.

 

Interesting for you



A1
06-19-2015
16237847
02:19
8132