Joango gara hondartzara? (A1B17)

Josu eta Amaia paseatzen ari dira, eta Josuk proposamen bat egingo dio Amaiari. Amaiak uste du Josu zerbait ezkutatzen ari zaiola eta galdera bat egingo dio.

Josuk urduri samar erantzungo dio Amaiari.


Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.- Amaia, zuk badaukazu bizikletarik?
AMAIA.— Bai.
JOSU.— Ba hondartza aldera joango gara, paseatzera, eta hamaiketakoa eramango dugu.
AMAIA.— Ideia bikaina izan duzu.
JOSU.— Dena ez da lana izango, ezta?
AMAIA.— Juneri, Alexi eta Oierri esango diegu, bai?
JOSU.— Bai! Bueno... ez!
ETENA
AMAIA.— Bai ala ez?
JOSU.— Bai, baina beste batean. Lehendabizi biok joango gara, ibilbide bat asmatuko dugu. Eta etorriko dira hurrengo batean.

AMAIA.— Josu, zer duzu buruan?
JOSU.— Nik? Ezer ez. Zergatik?
AMAIA.— Josu...
JOSU.— Benetan.
AMAIA.— Ez didazu kontatuko?

ETENA

JOSU.— Ondo da. Amaia, ni zurekin oso gustura ibiltzen naiz, ederki konpontzen gara eta ez dugu eztabaidarik izaten. Baina bostak batera...
AMAIA.— Zu maitemintzen ari zara, ezta?
JOSU.— Ni? Ez, Amaia. Gainera, andregaia daukat.
AMAIA.— Bai, bai...
JOSU.— Bueno, goazen, berandutzen ari zaigu.
AMAIA.— Bai, goazen!

 

A1
05-29-2015
16237746
01:34
3492