Bazkari-planak (A1B19)

Fakultateko eskolak amaituta, Amaia eta Josu kalean dituzten bizikletetaraino iritsiko dira. Nekatuta daude eta horregatik, arratsaldea libre hartzea erabakiko dute.


Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Bazen garaia! Asteazkenak kriminalak izaten dira.
JOSU.— Bai. Bost klase segidan. Arratsaldea libre hartuko dugu?
AMAIA.— Ideia bikaina! Zer egingo dugu?
JOSU.— Joango gara taberna batera bazkaltzera?
AMAIA.— Mmmm... Lau gauza erosi eta bazkaria etxean prestatzen badugu?
JOSU.— Orain?
AMAIA.— Bai, azkar-azkar. Zuk tomatea eta xerra batzuk erosi, eta nik postrea eta ogia. Ados?
JOSU.— Ados, bai.

ETENA

JOSU.- Plazara joango naiz, orduan.
AMAIA.— Non erosiko dut ogia? Oraindik ez dut auzoa ondo ezagutzen.
JOSU.— Ba onena duzu Pelloren okindegira joatea, baina azkar joan beharko duzu.
AMAIA.— Bizikletan, segituan iritsiko naiz.
JOSU.— Ba begira, biribilgunea pasa, jarraitu bidegorritik eta lehendabiziko semaforoan eskuinera egin behar duzu.
AMAIA.— Ados.
JOSU.— Baina mugi; Pellok ordu bata eta erdietan itxiko du eta.
AMAIA.— Ondo da.
JOSU.— Eta ni plazatik zuzenean joango naiz etxera. Besterik erosiko dut?
AMAIA.— Ez, nahikoa da.
JOSU.— A, okindegian postrea ere erosi. Lazo batzuk, kafearekin hartzeko... Edo... napolitana horietako batzuk...
AMAIA.— Josu!
JOSU.— Bai, badakit; oso litxarreroa naiz.
AMAIA.— Josu!
JOSU.— Zer?
AMAIA.— Agur!
JOSU.— Zer egin dut orain?

 

Interesting for you



A1
02-23-2015
16237481
00:01:43
2516