Hauxe da egun motela! (A1B13)

Josu eta Amaia tabernara doaz egun gogorra pasatu ondoren. Gainera, urik gabe daude etxean.


Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— ...eta datorren astean etorriko dira uraren berogailua begiratzera!
AMAIA.— Astebete ur berorik gabe? Nola moldatuko gara?
ANDER.— Kaixo, gazteok!!
JOSU.— Kaixo, Ander. Jarri garagardo bat, mesedez. Zuk zer nahi duzu, AMAIA?
AMAIA.— Nik beste bat.
ANDER.— Oso ondo. Edalontzirik behar duzue?
JOSU.— Nik ez.
AMAIA.— Ni ere ez.
ANDER.— Eta, zer? Arazoak urarekin?
JOSU.— Arazo handiak, gainera. Astebete ur berorik gabe. Zure etxera joango gara dutxatzera.
ANDER.— Ezta pentsatu ere!
AMAIA.— Iturginari deitu diogu, ANDER! Gure mutila ez da oso trebea eta.
ANDER.— Ikusten da; ikusten da.
JOSU.— Zuek egin barre.
JOSU.— Zer egingo dugu, AMAIA?    
AMAIA.— Ba... ni gimnasioan dutxatuko naiz. Iturgina garesti aterako zaigu. A zer astea!
JOSU.— Hau egun luzea!
AMAIA.— Nekatuta zaude?
JOSU.— Oso nekatuta, baina bukatu dira gaurko ikasketak, enkarguak, lanak, bilerak...
AMAIA.— Bai, azkenean! Batzuetan eguna konturatu gabe pasatzen da; gaur ez naiz gimnasiora joan, pentsa!
JOSU.— Benetan? A ze burua, neska!
AMAIA.— Eta pena da, kirolak burua lasaitzen dit.
JOSU.— Bai, ona da buruko arazo guztiak ahazteko.
AMAIA.— Eta joaten ez banaiz, ezin naiz lasaitu.
JOSU.— Eskerrak!
AMAIA.— Eskerrak, zer?
JOSU.— Kalean topatzea; pixka bat lasaitzeko, onena tabernara etortzea da.
AMAIA.— Ba, bai, orduan eskerrak!
JOSU.— Pozten naiz, modu polita da eguna bukatzeko.
AMAIA.— Presa daukazu?
JOSU.— Nik ez, bihar 11etan daukat lehenengo klasea. Beraz, Laaaaasai.
 

A1
02-23-2015
16237376
00:01:57
3070