Hondartzan (A1E19)
June, Josu eta Amaia hondartzara joan dira. June bainu bat hartzera doa. Gustura daude eguzkitan, baina Josu ez dago erabat gustura.
Asteburu honetan ere Lide ez da Oslotik etorriko. Askotan gertatzen ari dira halakoak. Amaia Josu animatzen saiatuko da.
JUNE.— Hau bizimodua! Eguzkia pixka bat atera eta hondartzara. Ederki gaude!
AMAIA.— Bai, neska, zoragarri! Gainera, ez du berorik egiten eta jende gutxi dago.
JUNE.— Ba ni bainu bat hartzera noa; bazatozte?
AMAIA.— Ui, ez, ura oso hotza egongo da; ni hemen geratuko naiz.
JOSU.— Ni ere bai.
JUNE.— Zer zozoak zareten! Ba ni banoa, agur!
AMAIA.— Agur!
1. ETENA (00:39)
AMAIA.- Zer duzu, Josu? Oso isilik zaude.
JOSU.— Lide.
AMAIA.— Berriz? Zu beti berdin. Zer gertatu da?
JOSU.— Asteburu honetan ere ez da etorriko.
AMAIA.— Motel, Lide Oslon dago, ezin da astero etorri.
JOSU.— Astero ez, baina hiru hilabete eta erdi pasatu ditu etorri gabe. Amaia, zure laguntza behar dut. Zer egingo dut?
AMAIA.— Bueno, lehendabizi, pazientzia.
JOSU.— Bai, bai, kiloka. Eta gero?
AMAIA.— Hitz egin duzu berarekin?
JOSU.— Bai, askotan, skype erabiliz; lan asko dauka eta itota dabil.
AMAIA.— Egia izango da, Josu; Oslon, bakar-bakarrik... ez da erraza izango. Berak ere etorri nahiko du, seguru.
JOSU.— Hala uste duzu? Ni asko ari naiz sufritzen, Amaia.
AMAIA.— Konfiantza, motel; esaten duena egia izango da. Udan etorriko da eta lasai hitz egingo duzue.
JOSU.— Bai, hori izango da onena. Eta etortzen ez bada?
AMAIA.— Bueno, bueno, Josu, ez berotu burua! Hilabete barru Erasmus bukatuko zaio eta hemen izango duzu.
JOSU.— Zuk uste?
AMAIA.— Seguru!
2. ETENA (01:55)
AMAIA.- Eta orain ahaztu dena eta saiatu ondo pasatzen, bai? Tira, hartuko ditugu palak?
JOSU.— Ez daukat gogorik, jolastu Junerekin.
AMAIA.— Josu, horrela ez, e? Horrela depresio batean sartuko zara.
JOSU.— Ondo da, arrazoi duzu! Goazen...
JOSU.— A, Amaia!
AMAIA.— Zer duzu orain?
JOSU.— Eskerrik asko, beti laguntzeko prest zaude!
AMAIA.— Lagunak gara, ezta? Tira, hasiko gara jolasten?