Ekologista al zara, benetan?
Jende askok esaten du ekologista dela, baina egia al da? Eta zu? Benetan ekologista zara edo ez...
Mutiko batek eskolan eman dioten inkesta pasatzen dio amari. Amak uste du ekologista dela, baina galderak erantzutean ez dauka oso garbi. Eta zuk?, garbi al daukazu ekologista zaren edo ez? Entzun audioa eta ea zer iruditzen zaizun.
HIZTEGI LAGUNGARRIA
Ilea
| Xaboia
|
Hortzak garbitu
| Iturria zabalik |
Iturria itxita
| Erratza
|
Xurgagailua
| Beira
|
Igogailua | Eskailerak
|
Garraio publikoa
| Garestia Merkea
|
Etorri zaizu seme-alaba eskolatik galdetegiarekin. “Ama, ama, hau bete behar duzue”. Bai, bai. Ekarri.
Hasi irakurtzen eta…”Ekologia defendatzen al duzu? Bai/ez/ez dakit”. Bai, zalantzarik gabe.
“Ekologistatzat al daukazu zeure burua? Bai/ez/ez dakit”. Bai, noski.
“Natura zaintzen duzu?” Bai.
“Izaki orok bere eskubideak dituela uste duzu?”. Bai, bai. Kitto, lehenengo atala beteta.
Pasatu orriak eta “Erantzun praktikoak”. Bueno, hau da hau! Galdera: “Dutxatzerakoan, ilea xaboiaz igurzterakoan, ixten al duzu iturria?” Bai.
“Hortzak garbitzerakoan, iturria nola: zabalik edo itxita?” Itxita, itxita; itxita, noski. Hauek ez naute harrapatuko, ez!
“Etxea garbitzeko, erratza edo xurgagailua?”. Xurgagailua, azkarragoa da, ez?
“Birziklatzen duzu?”. Bai. “Papera?”. Bai. “Plastikoa?”. Bai, beira ere bai.
“Olioa?”. Bai, hasi naiz.
“Etxera igotzeko, eskailerak edo igogailua?”. Kaletik eskailerak eta garajetik igogailua. Jesus!, txoratuko naute!
“Lanera, autoz edo garraio publikoa erabiltzen duzu?”. Autoz, konbinazio txarra daukat eta.
“Autoz bakarrik edo lagunen batekin?”. Bakarrik, ez daukat-eta lagunik inguruan.
“Nolako autoa daukazu: diesela, gasolina, elektrikoa…?”. Diesela. Elektrikoak garestiak dira, ez? Bai, ala?
“Etxean nolako energia: garbia, eguzki-plakak, eolikoa edo bestelakoa?”. Ba, bestelakoa.
Ui, maitea! Baina begira zer ordu den. Bihar bukatuko dut galdeketa, bai? Ia afalordua dugu.