Dena prest elikagai-bilketarako

Dena prest dago asteburu honetan (ostiralean eta larunbatean) elikagai-bankuetarako janari-bilketa handia egiteko. Urtero bezala, Gabonen aurretik egingo dute Euskal Herriko hainbat tokitan janarien bilketa hori.

Euskal Telebistako erreportaje labur honetan, bilketa horren inguruko datuak emango dizkigute. Zuk ba al duzu elikagaien bilketa horren berri? Parte hartzen al duzu?


Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Apalategiak hutsik elikagaien bankuetan gure elkartasunaren zain. Boluntarioak baikor dira Gabonetako janari-bilketa honekin.
BOLUNTARIOA 1. Lehengo urtean 650.000 kg bildu genituen, aurten zerbait gehiago egiten badugu hobe. Aber iristen garen pertsonako kiloa egitera: 700.000 kilora iritsiko bagina, helburua oso ondo beteta egongo litzateke [Gipuzkoako datuak].
KAZETARIA. Guztira, 2 milioi kilo elikagaien marka gainditzea espero dute Euskal Autonomia Erkidegoan. Bankuetako erabiltzaileak % 5 jaitsi dira azkeneko bi urteetan; halere, oraindik 44.000 pertsonak behar dute laguntza hau behar bezala jateko.
BOLUNTARIOA 2. [gaztelaniaz]Dauden beharrak lehengo urteko berdinak dira.
KAZETARIA. Bihar 7.000 boluntario egongo dira saltokietan elikagaiak batzen.
BOLUNTARIOA 1. Jendea badugu: 1.600 pertsona dira gutxi gorabehera dendetan banatuak, 79 denda ditugu elikagaien jasotzea egingo dugunak [Gipuzkoako datuak].
KAZETARIA. Espero dute egun bi hauetan urte osoko premien % 30 lortzea. Norberari asko kostatzen ez zaiona laguntza handia izan daiteke beste batzuentzat. Esan ohi denez, pixkaka-pixkaka egiten da puzka.

 

A2
12-01-2017
16177155
00:01:13
2791