detalle dokuteka-generico-fitxa

Irakasle Kaskagogorra (A1B16)

Amaia kafe-makinan, bere buruari kafea ateratzen ari da. Txanponak bota eta zain dago.

Joateko unean, Josu iritsiko da haren atzetik, eta Amaiari irakaslearekin izan duen haserrealdiaz galdetuko dio.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Ui, ez naiz konturatu. Kafe bat nahi duzu?
JOSU.— Ez dakit, ez dit onik egiten... Baina ezer hartzen ez badut, lo geratuko naiz liburuen gainean...
AMAIA.— Ondo da, kafesne xuabe-xuabea jarriko dizut. Horrela errazagoa izango zaizu lanean jarraitzea.
JOSU.— Bai, biharko bukatu behar dugu lana eta oraindik asko falta zaigu!
AMAIA.— Oso ondo, gogoz zaude eta hori ez da askotan gertatzen.

ETENA

JOSU.— Aizu, Amaia, zer gertatu zaizu gaur Anttonekin? Garrasika amaitu duzue ikus-entzunezkoen eskolan.
AMAIA.— Gizon hori ez dago burutik sano.
JOSU.— Zer ba? Jatorra ematen du.
AMAIA.— Mesede bat eskatu diot, eta ez dit kasurik egin. Kaskagogorra! Tori!
JOSU.— Mila esker. Zer eskatu diozu, ba?
AMAIA.— Badakizu, berarekin ez dugu azterketarik izango, baina film labur bat egin behar dugu.
JOSU.— Bai, Anttonek beti eskatzen du hori.
AMAIA.— Ba nik dena prest daukat. Baina protagonista bat ez da etorriko datorren astera arte, eta ez dakit, akaso ez dugu garaiz bukatuko.
ETENA
JOSU.— Ezin duzu protagonista aldatu?
AMAIA.— Bai, baina nik nire lagunak egitea nahi dut. Aktore bikaina da; eta oso aukera ona da berarentzat, eta berak egin behar du, baina datorren astean.
JOSU.— Eta horregatik haserretu zarete?
AMAIA.— Bai, ni presionatzea ez zait ondo iruditzen.
JOSU.— Nahi al duzu laguntzea?
AMAIA.— Ez, mila esker. Dena prest daukat dena eta ez dut ezer aldatuko.
JOSU.— Eta kaskagogorra irakaslea da, noski...
AMAIA.— Aizu, Josu, zu noren alde zaude, Josu?
JOSU.— Josu beti zure alde, andereño!

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

A1
02-23-2015

x61pRelaContWAR

16165757
00:01:32

x61pViewCountWAR

3234

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR