Antoine de Saint-Exupéry

1900. urteko ekainaren 29an jaio eta 1944ko uztailaren 31n desagertu zen, bere hegazkina pilotatzen ari zela, Antoine de Saint-Exupéry, idazle eta hegazkinlari frantziarra.

Idazle honen obra eta biografiari buruzko aipamen laburra duzue entzungai, idazlearen jaiotzaren 100. urteurrenekoa, hain zuzen ere.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

"Izan nintzen haurrak gehien maite zuen idazlea gaur duela 100 urte jaio zen Frantziaren hegoaldean” Horrela idatzi du gaur batek egunkari batean. Izan ere, gaur duela 100 urte jaio zen Antoine de Saint-Exupéry.
Printze txikiaren bidaia espaziala eta basamortuan abiadore galduarekin izandako harremana idatzi zuen abiadore galdua. Baoba zuhaitza ikusten duen haurrak eta haur izandako nagusiak printze txikia ezagutu badu gogoan izaten duen abiadore eta idazle galdua.
Hegazkin-pilotu izateko lizentzia lortu zuen 22 urterekin Antoine de Saint-Exupéryk. Bizitzeko egiten zuen hegaz, hori zioen berak, gizarteak triste bizi zen gizona dela diote. Hogeita… berrogeita lau urte zituela hil zen, itsasoan galdu zen, gerran etsai naziak bota zuela esan zuten, bere burua itsasoan galdu nahi izan zuela diote beste batzuek. Hegazkinaren arrastoak, berriz, orain, urte hauetan eta hilabete hauetan ari dira pixkanaka itsasoan agertzen.
Antoine de Saint-Exupéry gaurko egunez Lyonen jaio zen 1.900. urtean. Gogoeta humanista eta garaiko kulturari kritika sumatzen dira bere testu guztietan. Batzuk eleberriak dira: Gaueko hegaldia eta Hegoaldeko posta, esate baterako. Bere bizitzari buruz beste batzuk, Gerra-pilotua izeneko liburua. Baina transzendentzia duena eta hor geratu dena Printze txikia da. Gizakiaren oinarri sinple eta sakonei buruz, ihesi bati buruz eta bizitzako galdera nagusiei buruz.
Nondik zatoz? Nongoa zara? Zertarako nahi duzu denbora? Baobak ere txikiak dira hazi baino lehen… horrela hitz egiten zuen printze txikiak, horrela hitz egiten zuen Antoine de Saint-Exupéryk, gaur duela 100 urte Frantzian jaio zenak.
 

B1
06-08-2000
16161037
0:01:51
5791