Nerea eta Batirtze, Gaztedi sokatira-taldeko kideak

Gaur egun 40 kidek osatzen duten kirol-talde honek zenbait domina irabazi dituzte: azkeneko bi urrezko sariak martxoan, Txinan. Orain, Hegoafrikako Munduko Txapelketara joango dira.

Nerea Egurrola eta Batirtze Ispizua Laukizeko Gaztedi sokatira-taldeko kideak dira, eta elkarrizketa honetan hainbat kontu esango dizkigute kirol honek dituen ezaugarrei buruz eta baita emakumeek sokatiran duten presentziari eta bizi dituzten zailtasunei buruz ere.
 


Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Zerk erakarrita hasi zinen sokatiran?
Nerea Egurrola: Sokatira munduan hogeita bost urte daramat. Bai azkeneko hiru urteetan be (ere) bai beste herri kirol modalitate batzuk egiten, baina sokatiran hogeita bost. Hamazazpi urterekin hasi nintzen, eta holan (horrela), bat-batean hasi nintzen: lagun batek esan zidan bera eta bere ahiztak (ahizpak) eta lehengusinak probatuko zutela sokatiran, Berangon talde bat zegoela eta animatu nintzen eta ordutik hona, horretan nabil.
Batirtze Ispizua: Sokatira munduan hasi nintzen nahiko, nahiko berandu, duela sei urte eskas, eta hasi nintzen Bermeoko auzoen arteko txapelketa bat moldatzeko intentzinoakaz (asmoarekin).

2. Sokatirak bi modalitate ditu: goma edo lurra. Oso desberdinak dira?
Nerea Egurrola: Goma gainean hitz egitean dugunean izaten da neguan egiten den txapelketa, frontoi barruan normalean, zeren goma ezin da busti. Beraz, izaten da goma holan (horrela) lukitxoak dekona (dituena) eta batuta holan (horrela) egoten dena. Eta plaierak (zapatilak) erabiltzen ditugu, horrelako plaierak (zapatilak) kautxu(a) jarrita, eta labain ez egiteko goman. Eta holan (horrela) luze jarri behar dugu eta soka sartunda (sartuta) hemen gerrian.
Eta lur gainean esaten dugunean, izaten da udako denboraldia, eta hori, zelaian egiten dena, edozein lur motan. Eta patinatzeko botekin, horrelakoak, eta jartzen diogu txapa bat takoian… Moldatu egiten ditugu patinezko bota horiek lurrean tenkatu egiteko, eta takoia sartzeko eta…

3. Emakumeen presentzia gero eta handiagoa da herri kiroletan…
Batirtze Ispizua: Ni gehienbat sokatira munduan nabil eta orduan, nik esan ahal dut nik parte hartzen dudan taldean, neskak oso ondo zaintzen gozkuela (gaituztela). Eta egia esanda, 2010etik talde mistoak parte hartzen dau (du) bai hemengo txapelketa dagoenean edo baita kanpoko txapelketetan, eta garaipen oso onak lortuta, gainera. Eta ba bueno, herri kirolen munduan nahiko zaila da neskak animatzea, azkenean, uste dut tradizio aldetik eta neskaren ikuspuntua, ez dakit, igual, beti izan da apur bat gizonezkoen mundu bat edo. Baina bueno, nik uste dot (dut) denborak aurrera joan ahala ikusten dela neskak marka oso onak egiten dabizela (ari direla) eta gutxika-gutxika herri kirol guztietan, gutxi gorabehera, neskek parte hartzen dabela (dutela). Nik uste dut egoera zaila dela, baina gutxika-gutxika bai dabiltzala erakundeak eta neskari laguntasuna edo eman nahian apur bat neskak sartzeko herri kirolen munduan.
 

B2
09-13-2018
  • Malutafilms
16146237
05:03
2340