BAGOAZ! B1-30- Elbarriaren desbenturak

Antton eta Izaro etxean daude. Anttonek bihurritu egin zuen hanka Amaiarekin mendian zegoenean.

Mina du Anttonek eta arrebari eskatuko dio laguntza.


Transcription:[+] Transcription:[-]

IZARO.— Ai!, zer egin ote zuen gure umeak halako bihurritua izateko! Txintxo-txintxo ez zinen ibiliko.
ANTTON.— Amaiarekin nindoan, lasai-lasai, ustekabean orkatila bihurritu eta….
IZARO.— Bai, bai, bai, seguru.
ANTTON.— Oso seguru ere! Lasai-lasai gindoazen, aldapa gora. Badakizu ez zaidala gustatzen mendian txorakeriak egitea.
IZARO.— Baina zu gustura zeunden, ezta?
ANTTON.— Gustura… zergatik?
IZARO.— Ba Amaiarekin... mendian eta bakar-bakarrik zeundetelako.
ANTTON.— Ba… bai. Ez dizut ezkutatuko.
IZARO.— A! Eta ez zitzaizun burutik pasatuko, Amaia inpresionatzeko, Tarzanena egitea, ezta?
ANTTON.— Tira, Izaro, lesioaz nahikoa ez eta gainera arreba agoantatu beharko dut!
IZARO.— Nahi duzuna…

ETENA

ANTTON.— Ba bai, plan bikaina zirudien. Amaia eta ni, mendian, bakarrik, elkar ezagutzeko aukera ederra… Inguruan zomorrorik eduki gabe…
IZARO.— Banengoen ba, ni! Baina ez al zara konturatzen zuk kontatzen ez dizkidazunak Amaiak berak kontatu zizkidala?
ANTTON.— Ai! Kaka zaharra!
IZARO.— Baina zer du gure umeak?
ANTTON.— Min ematen dit mugitzen naizenean.
IZARO.— Ez da harritzekoa! Umeak bezala ibiltzeagatik orain hamabost egun hanka lurrean jarri gabe.
ANTTON.— Kafetxoa gerturatuko didazu?
ANTTON.— Mila esker. Gustura irakurriko nuke egunkaria.
IZARO.— Antton…
ANTTON.— Ai, munduko arrebarik onena zara.
IZARO.— Eta bakarra!
ANTTON.— Gailetatxo bat? Hau ez da hain txarra izango.
IZARO.— Tori. Banoa kalera; bestela, gure markesak pentsatuko du bere zerbitzaria naizela.
ANTTON.— Lasai, lasai Izaro. Zoaz, zoaz, ni hemen bakarrik utzita. Moldatuko naiz.
IZARO.— Lotsagabea!
ANTTON.— Eta kalera zoazela… gurutzegrama-aldizkari bat erosiko didazu, ezta?
IZARO.— Aio!
 

B1
06-04-2018
16144312
02:23
1732