BAGOAZ! B1-8- Lan berria
Antton lanean ari da aroztegian, eta zarata handia sumatzen da. Halako batean, Josu sartuko da eta agurtu egingo du.
Anttonek eta Josuk aroztegiko lana zertan den komentatuko dute. Josuk ez du esperientziarik, baina ikasteko prest dagoela esango dio Anttoni.
JOSU.— Kaixo, egun on! Egun on, Antton! Kaaiixooo!
ANTTON.— Egun on, Josu. Barka ezazu, ez nuen ezer entzuten. Tomas, jarraitu zuk bai, segituan naiz bueltan.
ANTTON.— Goazen!
ETENA
ANTTON.— Eseri! Bueno, ba, kontatu, zer esperientzia duzu?
JOSU.— Esperientzia? Ba orain arte, batere ez. Baina ikasteko gogo handia daukat.
ANTTON.— Laguntzaile bat behar dugu hemen, bai? Baina ez kezkatu, ez da lan zaila: oholak neurtu, moztu, lixatu, itsatsi... Ez dugu baleontzi bat eraiki behar!
JOSU.— Ados, baina den-dena erakutsi beharko didazu.
ANTTON.— Borondateak balio du gehien.
JOSU.— Ba hortik bai, hortik asko daukat.
ANTTON.— Ondo da. Telefonoz azaldu nizun bezala, egun erdiko lana izango da, bai? Eta soldata 700 eurokoa.
JOSU.— Oso ondo. Noiz hasi behar dut?
ANTTON.— Ba oraintxe bertan! Bueno, arropa horrekin… Ez duzu ekarri ezer aldatzeko, ezta?
JOSU.— Ez, nik uste nuen…
ANTTON.— Bueno, egon lasai. Bihar hasiko zara. Baina aldatzeko arropa ekarri, bai? 10:30etan geldialdia egiten dugu ogitartekoa jateko, eta ondoren 13:00ak arte jarraituko duzu.
JOSU.— Oso ondo. Antton, mila esker. Garai zailak izan dira niretzat.
ANTTON.— Motel, motel! Badakit egun erdiko lana ez dela asko, baina…
JOSU.— Niretzat sekulakoa da!
ANTTON.— Ba gogotsu bazabiltza, nahi adina lan izango duzu hemen.
JOSU.— Oso ondo. Orduan, bihar 9:00ak baino lehen iritsiko naiz, eta zuk esango didazu nondik hasi.
ANTTON.— Horixe! Ondo da. Gestoriara deituko dut, bai?
JOSU.— Oso ondo.
ANTTON.— Aio.
JOSU.— Gero arte.