BAGOAZ! B1-7- Pilotalekuan
Josu eta Amaia pilotan ari dira pilotalekuan. Josuk egingo du sakea eta segituan galduko du tantoa neskak.
Atsedena hartzea erabakitzen dutenean, Josuren lan berriaz hitz egingo dute.
JOSU.— Prest, Amaia?
AMAIA.— Bai! Baina xuabe e, xuabe!
JOSU.— Bai, bai, lasai. Eta zer egin dut orain arte? Ba!
AMAIA.— Ai! Josu, hau oso zaila da!
JOSU.— Begira, neska. Neurtu ondo pilotaren botea eta saiatu eramaten.
AMAIA.— Bai, esatea oso erraza da e! Egitea baino askoz ere errazagoa.
JOSU.— Bueno, beste behin.
AMAIA.— Bai. Baina mantso, mantso.
JOSU.— Bai.
AMAIA.— Joe, Josu! Ezinezkoa da, benetan!
JOSU.— Lasai, neska! Atera zuk.
AMAIA.— Bai?
JOSU.— Bai.
AMAIA.— Ez dakit ba e! Ba, banoa, e!
AMAIA.— Ai! Sake ona izan da, Josu!
JOSU.— Ea beste hau?
AMAIA.— Banoa, banoa. Ai, ondo!
JOSU.— Beste bat, gozo-gozo.
AMAIA.— Bai, bai. Xuabe, xuabe.... Eta orain nola? Ai! Josu ezin dut! Begira, hau ez dago niretzako egina.
JOSU.— Baina... Gozo-gozo bota dizut eta!
ETENA
JOSU.— Gogorik gabe ezin da ikasi, neska.
AMAIA.— Begira, Josu. Nik ez nuen etorri nahi, zuregatik egin dut. Ai, eta hau oso zaila da niretzat.
JOSU.— Ohitura falta, besterik ez. Bi egunetan etorri eta segituan hartuko diozu.
AMAIA.— Ez duzu amore eman nahi, e?
JOSU.— Bueno, kontua ez da amore ematea, elkarrekin ondo pasatzea baizik.
AMAIA.— Begira, Josu. Nik bizitza osoan korrika egin dut eta asko gustatzen zait. Onena berriz ere hastea izango da.
Aizu, azkenean helduko diozu ingelesari?
JOSU.— Bai, klase partikularrak edo. Zuk ezagutzen duzu inor?
AMAIA.— Zuri klaseak emateko? Izarok hiru urte eman zituen Edinburgon.
JOSU.— Zure lankideak?
AMAIA.— Bai, agian prest egongo da zuri klaseak emateko. Galdetuko diot.
JOSU.— Mila esker! Badakizu aroztegian hasi behar dudala lanean?
AMAIA.— Mmm! Ze azkar mugitu diren kontuak!
JOSU.— Bai, zuk esan bezala, Anttoni deitu nion atzo bertan, eta lehenbailehen hastea nahi du.
AMAIA.— Berri ona, ezta?
JOSU.— Bai. Egun erdiko lana izango da eta, gainera, ez dakit ezer aroztegiko kontuez.
AMAIA.— Bueno, lasai, ikasiko duzu.
JOSU.— Bai. Hori bai, sos batzuk irabazteko aukera izango dut. Zer, beste saiotxo bat?
AMAIA.— Ezta pentsatu ere! Ni dutxara noa. Gero arte.