Animalien hilerria

Baionako animalientzako hilerrira bisita egingo dugu saio honetan.

Animalia gehienak txakurrak badira ere, katuak ere aurkituko ditugu kanposantu berezi honetan.

8. zinta /01.59.25


Transcription:[+] Transcription:[-]

Andoni Aizpuru.- Baiona aldera joan behar dugu berehalaxe, kanposantu berezi-berezia. Kristina Urrutia.
Kristina Urrutia.- Pussy, Sweety eta Mitsou. Praline, Belzebuth, Roxane, Gipsy, Play Boy eta Bikini.
Zuek asko maite zenuten zuen txakurra?
Jose Pellejero.- Bai, semea baino gehiago.
Kristina Urrutia.- Ai, ai, ai, entzuten badizu semeak… eta horregatik ekarri zenuten… Baionan dagoen kanposantu honetara. Kanposantu hau, Baionako hau, Euskal Herrian dagoen kanposantu, animalientzako kanposantu bakarra da. Hemen, Iparraldeko jendea etorriko da, baina hegoaldetik ere etortzen omen da, donostiarrak-eta etortzen omen dira… Txakurra hemen dute enterratuta, lurperatuta.
Jose Pellejero.- Badira bi, badira hor donostiarrak. Eta etortzen dira…
Kristina Urrutia.- Bisitan ere etortzen dira?
Jose Pellejero.- Bai, etortzen dira bi edo hiru bi garai urtean.
Kristina Urrutia.- Urtean bi edo hiru aldiz?
Jose Pellejero.- Bai.
Kristina Urrutia.- Bai, e? Loreak ekartzera, garbitzera…
Jose Pellejero.- Orain aspaldi ez dira etorri. Etortzen dira, bai.
Kristina Urrutia.- Eta zuek zenbat etortzen zarete? Astean zenbat aldiz?
Jose Pellejero.- Lau bider astean.
Kristina Urrutia.- Eta, bueno, zer egiten duzue zuek? Hona etorri txakurra bisitatzera, baina…
Jose Pellejero.- Bisitatzen dugu, garbitu pixka bat eta… hemen denbora pasa, pixka bat.
Kristina Urrutia.- Asko maite duzuela erakutsi, ezta? Hemen, gure ondoan dagoen hau, begira: Petit Gogo, ze izen berezia, e? Hau frantsesa izango zen…
Jose Pellejero.- Hau San Juan de Luz-ekoa da.
Kristina Urrutia.- A, bai? Aja, Donibane Lohizunekoa.
Jose Pellejero.- Hauek italianoak dira.
Kristina Urrutia.- Aipatu digu Michel Etxeberrik hemen dagoen txakur hau Funca de L’ etoil Sirius, laurogeita hamarrean jaio eta laurogeita hamaseian hil zena. Hau omen da kanposantuko txakurrik handiena, laurogeita…
Jose Pellejero.- Hauek handiak dira.
Kristina Urrutia.- Laurogeita hamabost kilo zituela hil omen zen txakur hau.
Jose Pellejero.- Bai.
Kristina Urrutia.- Zuenak zenbat zituen?
Jose Pellejero.- Zazpi kilo.
Kristina Urrutia.- A, txikia zen…
Jose Pellejero.- Beltzak, eta besteak bost kilo, txuriak.
Kristina Urrutia.- Zuena orduan txikia zen, non da? Hemen da zuena, Venus.
Jose Pellejero.- Venus, bost kilo.
Kristina Urrutia.- Eta Tessy bestea.
Jose Pellejero.- Tessyk zazpi kilo ditu.
Kristina Urrutia.- Tessy, beraz, oraintsu… ea ikusten dudan… oraintsu hil da, 1998an.
Jose Pellejero.- Hamasei urte. Eta bestea hamalau urte eta erdi.
Kristina Urrutia.- Garesti aterako da, bada, honelako… kanposantura ekarri eta hona lurperatzea.
Jose Pellejero.- Ba…
Kristina Urrutia.- Bai?
Jose Pellejero.- …ez dakit, bada, nola esan.
Kristina Urrutia.- Bada, guri Michelek lehen komentatu digu 3.000 bat franko, hiru mila bat libera, 75.000 pezeta inguru horrela, orokorrean, arruntena.
Jose Pellejero.- Bai.
Kristina Urrutia.- Batzuk garestixeago edo merkexeago ere bai, ezta?
Jose Pellejero.- Bai, horrela, bai, hiru mila bai, horrelakoa bai.
Kristina Urrutia.- Hemen gehienak txakurrak dira. Katuren bat edo beste ba omen dago…
Jose Pellejero.- Katuak ere badira. Han badira katuak.
Kristina Urrutia.- Baina… ez dakit, a, hemen, begira! Phiphi, ez? Hori katua izanen da… Phiphi.
Jose Pellejero.- Katua eta txakurra.
Kristina Urrutia.- Frantsesa izanen zen hau ere.
Jose Pellejero.- Phiphi katua eta Gette txakurra da.
Kristina Urrutia.- Ongi eramanen ahal dira orain? Biak elkarrekin lurperatuta, katua eta txakurra…
Hemen daudenak, hemen enterratu, lurperatuta dauden txakurrak, bueno, jabe ezberdin-ezberdinak zituztela. Batzuk gazteak, emakumeak, gizonezkoak, zaharrak… Gehientsuenak, dena den, haurrik ez duten senar-emazteak omen dira hona ekartzen dituztenak beraien txakurrak. Zuek, dena den, esan duzu semea. Baduzue semea, baina gehiago maite omen zenuten Venus, kar, kar, kar… Han atzeko aldean ikusten dugun emakume hura nongoa ote da hura?
Jose Pellejero.- Hura? Pau.
Kristina Urrutia.- Paukoa, eta Pautik etorri da loreak-eta jartzera bere txakurrari.
Jose Pellejero.- Orain dela hiru edo lau egun etorri da.
Kristina Urrutia.- Baita ere?
Jose Pellejero.- Bai.
Kristina Urrutia.- Lau egunetik behin etortzen da…
Jose Pellejero.- Biarritzen bizi da.
Kristina Urrutia.- Biarritzen bizi da.
Jose Pellejero.- Etxe bat dauka Biarritzen.
Andoni Aizpuru.- Han Mouche ikusten al duzue? Mugutu, mututu ez, Mugutu izeneko txakurra. Eta Volga, e? txakur-izen bereziak hor, Baiona aldean dagoen animalientzako kanposantu edo hilerri berezi-berezi horretan.

 

B1
10-28-1998
16136596
0:04:26
2638