Skip to Content -
-
-
-
03/27/2024 | 1190 Visits
Aminata naiz, hamasei urte ditut eta duela urtebete hasi nuen bidaia hau. Entzuten ari bazatzaizkit, telefono hau jaso duzun horri, eskatzen dizut, mesedez, familiari nire berri emateko. Horixe Itsasok hondartzan botila batean topatutako mezua. Telefono batean, adinkide duen Amiren dei etsia. Oporretako hondartza zoragarri batean, botila batean gordeta, itsasoan galdutako bizitza baten istorioa; testamendu bat, erregu bat. Itsasoaren hegi banatan bereizita Aminata eta Itsaso. Bata beltza eta zuria bestea, bata zuria eta beltza bestea, argazki baten negatiboan bezala. -
-
03/07/2024 | 1601 Visits
Ume koxkorra zenetik hasi eta haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroan barrena, bere bizitzaren azterketa xehea egiten du narratzaileak, unean uneko amets, fantasia eta irrikak kontatuz, eguneroko lan, solas eta ohiturekin batera. Horrela, bere buruaren analisi zorrotza ez ezik, jendarte oso baten erretratu fidela eskaintzen digu, XX. mende erdialdeko Frantziarena, eta orobat ikasketei esker gurasoen gizarte-maila apala gainditu nahi izan duten neska gazteena. -
-
-
-
02/13/2024 | 1078 Visits
Handiak izan dira aldaketak XX. mendean: jendea lan bila etortzea, zinema eta bestelako asmakizunak, iraultza asmoak, gerra ankerra eta gerraoste luzea, txabolak, askatasun-ametsak berriro itzartzea... Bien bitartean gauza batzuk ez dira horrenbeste aldatu: pobreen zapalkuntza, euskararen gutxiespena, emakumeen azpiratzea
Horri guztiari aurre egiteko, indartsuak izan dira libertate-egarria, langileen elkartasuna, andreen ahizpatasuna. XX. mendeko hamarkada bakoitzari istorio bat sortu dio Iratxe Ormatzak, eta ipuin bakoitzean emakume baten bizipenak kontatu. Hamar emakume Bilboko kaleetan zehar, giro sozial, politiko eta kulturalak zeharkatzen dituela, minez eta pozez.