Skip to Content -
-
-
-
-
-
02/15/2011 | 491 Visits
Bigarren ikasturtea du HABE eta Euskadi Irratiaren arteko Ele-alea elkarlanak, astelehenero, gaueko 21:05etik 21:30era, Xabier Sukia kazetariak euskaldun berriei zuzendutako irratsaioak.
Badu, irratsaio honek, tarte berezi bat: Ele-alean zure euskara hobetzen izenekoa. Bertan, Ele (Elene) eta Ale (Alejandro) hizketan aritzen dira eta bietakoren batek beti egiten du hanka-sartzeren bat. Azalpen egoki bat emandakoan, ordea, zuzendu egiten du okerra eta era horretara, bere euskara hobetu egiten du.
Hurrengo orrialdeotan, 2010eko irailetik abendura bitarteko ELE eta ALEren tarteak (guztira, hamar) aukeratu eta hona ekarri dizkizugu. Idatzita aurkituko dituzu hemen ariketez eta erantzun-orriez osatuak.
-
-
-
-