Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta HABE-ko zuzendari Joseba Erkiziak, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculum berria aurkeztu dute gaur Donostian. Curriculum berriak, Europako markoaren 6 mailak (A1, A2, B1, B2, C1, C2) definitzen ditu lehen aldiz. Gainera, datorren kurtsotik aurrera egongo diren beste zenbait berritasun ere aurkeztu dira.