Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero mundu osoan. Beasaingo Udal Euskaltegiak, aurreko urteetan hasitako bideari jarraituz, eta, bere ekarpen xumea egin nahian, aurten landa gunean murgiltzeko proposamena egingo dizue, arlo horretan Goierriko eta Euskal Herriko emakume euskaldunek jorratutako bidea hobeto ezagutzeko.