Durangoko Azokako Ipad miniaren zozketa

Ipad minia Leioako ikasle batentzat izango da.

Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen Azokan HABEk IKASBIL (www.ikasbil.net) eta AISA online ikastaroa (www.ikasten.ikasbil.net) aurkezteko zuen standa bisitatu zutenen artean zozketa egin da eta badugu irabazlea.
Ipad miniaren irabazlea Estela Gonzalez Argüeso suertatu da, Leioako Mastitxu euskaltegiko ikaslea.
Zorionak Estelari eta mila esker parte hartu zenuten guztiei!
Laster emango dugu argitara irabazlearen argazkia.

12-13-2012
16363453
1377