Kalean da Hizpide 84

Badugu kalean Hizpideren 84. zenbakia, 2014ko hirugarrena eta azkena, hain zuzen.

Euskalduntze-alfabetatzearen eremuan egindako bi ikerketak ematen diote hasiera aldizkariari. Batetik, ikasleen erroreen analisiari ekin dio Naroa Perezek; bestetik, 1. mailako ikasleen gramatika ikasteko estrategiei erreparatu nahi izan die Nekane Solanok. Jatorrizkoen itzulpenez osatutako “Beste iturrietatik” sailean, beste bi ekarpen. Egun idazle ospetsu dugun Rosa Ribasek eta Alessandra D’Aquino Hilt-ek “Erroreen zuzenketa, tresna didaktiko gisa” artikulua izkiriatu dute. Horrez aparte, geure mundutxoan ezagunak diren Fernando Cembranosek eta Charo Rubiok eurek emandako ikastaroetan landutako arlo bat garatu dute; hala, emozioak taxutzean pentsamenduek duten garrantzia aintzat hartuta, pentsamenduan dauden hutsegiterik ohikoenez idatzi dute. “Euskararen kutxa” ataleko artikulu bat dugu oraingoan bosgarrena. Roberto Tejera-Bollainek eta lokailuaren eta hainbat tartekiren arteko puntuazioaz idatzi du. Bukatu aurretik, HABE liburutegiari buruzko berri bat ere eman da argitara, ohiko informazioa osatuz, Dialnet Fundazioarekin sinatutako akordioa dela-eta.
Aurkezpenean dioten bezala, “Hizpidek probetxuzkoa izan dakizula opa dizu”.

12-01-2014
16346565
2122