Euskadiko Liburutegi Digitala abian da

eLiburutegia Euskadiko Liburutegi Digitalak, irekita dauka bere katalogoa Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide guztientzat (530.000 bazkidetik gora), eta liburu digitalak maileguan eskaintzen hasi da.

eLiburutegiaren katalogo digitalak 3.000 titulutik gora izango ditu urte amaierarako. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak 25.000 lizentzia erosi ditu, bai euskarazko eta bai gaztelaniazko liburuenak. Ekimena aitzindaria da Estatuan, eta argitaletxeen nobedadeak eskaintzearen aldeko apustua egingo du.

 

HABE Liburutegiak ere eskaintzen du zerbitzu hau.

 

Informazio gehiago, segidan duzun PDF artxiboan.

11-27-2014
16346501
1948