Mundu-mapa digitala sarean kontsultagai

Munduko estatuen izenak biltzen dituen mapa digitala jarri du UZEIk erabiltzaileen esku Google Maps zerbitzua erabiliz.

Euskaltzaindiaren 38. arauan jasotako estatuen inguruko informazioa biltzen du mapak: Estatu bakoitzaren izen laburra, izen osoa, hiriburua, hiriburuko herritarren jende-izena eta hizkuntza ofiziala(k) sarean kontsultagai dagoen mundu-mapan txertatu ditu UZEIk.
Horretaz gain, mapan bildutako datuetan bilaketak egin daitezke (esate baterako, estatu bat mapan aurkitu edo hizkuntza bat zein estatutan den ofiziala jakiteko).

Mundu-mapa helbide honetan aurkituko duzu.




 

01-30-2014
16342123
1705