"Ahozko elkarreraginaren azterketa, ikerketa-ekintza metodologiaren bidez" online ikastaroa

54 euskara-irakasle ari dira une honetan eta martxoaren 12ra bitarte "Ahozko elkarreraginaren azterketa, ikerketa-ekintza metodologiaren bidez" online ikastaroa egiten, HABEko teknikari Agurne Aizpitarte eta Natxo Guillen irakasleen eskutik.

40 orduko iraupena izango duen ikastaro honetan mintzamenaren didaktikaz arituko dira. Izan ere, euskara ondo ikasiko badu, euskara-ikasleak askotariko gaitasunak garatu behar baititu ikasprozesuan; nagusienetarikoa, euskaraz ondo hitz egitea. Eta, horretarako, behinena da mintzamenaren didaktikan asmatzea.

Sarri askotan, ahozko produkzioaren ebaluazioa bezalaxe, modu orokorregian egin izan da mintzamenaren lanketa. Euskaraz ondo hitz egitea diogunean, besteak beste, honako galdera hauek dira garrantzizkoak: zertarako?, zertaz?, norekin?, nola?, elkarreraginean edo elkarreraginik gabe?, zein testuingurutan? Mintegian, hain zuzen, ikerketa-ekintzaren metodologia baliatuz, hori guztia izango dute aztergai, eta, gehienbat, elkarreraginezko ahozko jardunari erreparatuko diote.
 

01-16-2014
16341832
2241