Hernaniko Udal Euskaltegiaren eskutik, KAFE TERTULIA

Hernaniko Udal Euskaltegiak KAFE TERTULIA izeneko ekimena jarri du abian, herritarrek euskara erabiltzeko beste aukera bat izan dezaten.

Asteazkenero, Hernaniko GUNEA garagardotegian (Argarain kalea, 2) biltzen dira 17:00etatik 18:30era. Deialdi irekia da, edonor joan daiteke, ez da zertan euskaltegian izena emanda egon: ikasleak, ikasle ohiak, euskara praktikatu nahi dutenak, euskaldun zaharrak... hau da, euskaraz une atsegin bat pasa nahi duen edonor.

Ez da konpromisorik eskatzen: ez da izenik eman behar; ez dago astero joan beharrik, ahal eta nahi duzuenean baizik; ez da ezer ordaindu behar... Garagardotegian zerbait hartzea, besterik ez.

Gainera, Hernaniko Udal Euskaltegiko irakasle bat izango da bertan laguntzaile.

Animatu eta pasa une atsegin bat euskaraz!

04-22-2015
16268075
1426