Han goian urkiak hostoberritzen direnean

Lehen Mundu Gerraren aurreko urteetan, Eslovenia, Europako beste herrialde asko bezala, Estatu Batuak, Agindutako Lur berria, helburu duen migrazio masibo batean odolusten ari da. Rozina, emakume bizi eta aktiboa, laster senarra izango duen Brinovc herrikidearekin batera, etorkizun hobe baten bila Atlantikoa zeharkatu zuten itsasontzi ugarietako batean doa.

EGILEA: Breda Smolnikar

ITZULTZAILEA. Juan Kruz Igerabide

ARGITALETXEA: Alberdania

ARGITALPEN-URTEA: 2023

 

Libururaren aurkezpena ikusteko, hemen klikatu.

Hona pasarte bat (7.or.):

Greziar itsasontziak portura iristen zirenean, hantxe egoten zen zain marinel baten emazte leial gisa, senarra itsaso urrunei noiz itzuliko; zain egoten zen babarrunez eta perretxiko idortuz beteriko zakuekin. Bazekien ingelesez ere, itsasoaz bestaldetik etorritako kapitainekin mintzatu ezinik ez geratzeko adina behintzat. Susaken itxaroten zien lehorrera txalupetan zetozenean, itsasontzia ainguratu eta gero.

 

C1
09-21-2023
30599283
1024