Gino Bartaliren sekretua

Gino Bartali txirrindulariari buruzko komiki-liburu honek heroitzat hartzen du kirolari ezaguna. Jakin nahi al duzu zergatik?

Egilea: Kike Ibañez
Argitaletxea: Bang Ediciones
Argitalpen-urtea: 2021

Oso famatua izan zen Gino Bartali italiar txirrindularia 30-40ko hamarkadetan. Ginetaccio ezizenez ezagutzen zuen jendeak eta 1935 eta 1954 urte-tartean aritu zen profesional moduan. Denbora horretan, 91 garaipen lortu zituen, Italiako sinbolo bihurtzeraino.

Lasterketarik ezagunenetan lortu zituen garaipen bikainak, baina, liburu honen arabera, txirrindulariak bazuen ezkutuko alderdi bat, oso ondo gordeta zeukan sekretua.

 

C1
01-25-2022
29104748
335