Ikasbil logoa

Nolakoa izan zen lehen languna?

2 Eta beste lagun hauek nolako esperientzia izan zuten lehen lanegunean? Idatzi nola sentitzen ziren adierazten duten esamoldeak.
Luis Mari
22 urte nituen lanean hasi nintzenean. Orduan bukatu nituen erizain-ikasketak. Urduri samar nengoen, baina nire lehen laneguna oso lasaia eta atsegina izan zen. Poz-pozik nengoen, ilusioz beterik. Harrera ezin hobea egin zidaten, gainera, zerbitzuko lankide guztekk.
Marta
Ez naiz gogoratzen ondo negua ala uda zen, baina bai oso urduri nengoela. Hasieran erabat galduta sentitu nintzen: ez nuen inor ezagutzen, ez nekien nora jo zerbait behar nuenean, eta erdi lotsatuta hurbiltzen nintzen ingurukoengana. Berehala konturatu nintzen, zorionez, lankide bikainak nituela ondoan, dena erraztu zidaten-eta. Eskerrak horri!
Santi
Orain dela 10 urte hasi nintzen lanean. Dar-dar batean heldu nintzen eta, gainera, berandu. Egia esan, ez daukat oroitzapen onik. Lana oso arrotza zen niretzat, eta lankideek ez zidaten asko lagundu. Neka-neka eginda bukatu nuen eta nahiko atsekabeturik izan nuen harrerarengatik.