Imprimir

Esku ikusezinaren itzal luzea

 Azken krisi ekonomikoaren harira, esan ziguten jatorrian finantza-tsunamia edo -lurrikarazegoela. Adam Smithen esku ikusezin famatuak, beste behin, porrot egin zuen. Alta,merkatu libreak aldi oro azalarazten dituen gabezia eta ezintasunak onartu eta erabakiakhartu beharrean, aldatu den bakarra liberalismo ekonomikoaren diskurtsoa izan da.Zertarako? Finantza-turbulentzien aitzakiapean establishmentaren ardurak ezkutatzeko,merkatuak ureztatu behar direla esateko edo bankuak erreskatatzeko. Finean, inoizherritarroi egin zaigun lapurretarik handiena erretorika ekonomiko berrituarekin
mozorrotzeko.
Liburu honek ekonomiaz dihardu, batez ere, zientzia ekonomikoaren paradigma nagusiaden liberalismo ekonomikoaz. Alabaina, haren diskurtsoa eta funtzioa ikertzea duhelburu: lehenik, liberalismo ekonomikoaren sortzailea izan zen Adam Smithen lana,ondoren neoliberalismoaren sustatzaileak izan ziren Hayeken eta Friedmanen testuak,eta, azkenik, egungo aditu ekonomikoen diskurtsoa. Hiru garai, baina helburu bera:zientzia ekonomikoaren diskurtsoak, haren erretorikak eta metaforek sistemakapitalistaren legitimazioan, iraunkorki, betetzen duten funtzio soziala aztertzea.

 
 

Comments
Login for comment

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.