Imprimir

Arian C1 : euskara ikasteko metodoa

ARIAN C1 euskara ikasteko metodoa EGA edo antzeko goi-maila akademikora iritsi den euskara-ikasleari bere ezagutzak sendotzen, ziurtasun handiagoa lortzen eta komunikazio-esparru zabalagoetara iristen laguntzeko sortu da.

Bere kasa ikasi nahi dutenengan pentsatuta argitaratu bada ere, euskaltegietan zein irakaskuntza arautuan (goi-mailetako B eta A ereduetan) euskara ikasteko eta irakasteko lan-tresna baliagarria da.

Zortzi unitatek osatzen dute liburua, baina ez dira eskaintzen diren hurrenkeran burutu behar derrigorrez. Erabiltzaile bakoitzak erabakiko du ibilbidea bere behar edo premiaren arabera, eta batetik bestera salto egiteko aukera izango du. Unitate bakoitza gai baten inguruan ardazten da.

Unitateetako jardueretako ikus-entzunezko, ahozko zein idatzizko testu gehienak errealak dira, eta ahalegin berezia egin da ahalik eta gutxien moldatzen.

 
 

Comments
Login for comment

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.