Imprimir

Euskara batuaren eskuliburua (EBE)

Duela lau urte Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak eginiko mandatu baten emaitza da Euskara Batuaren Eskuliburu hau. Esan ziguten jaso genitzala “Euskaltzaindiak emanak dituen arauak, gomendioak eta irizpenak (morfologiakoak, sintaxikoak, ortografiakoak, onomastikakoak, hiztegikoak) eta “era didaktiko eta dibulgaziozkoan” azaltzeko. Alegia, eskatzen zitzaigun modu praktikoan eta pedagogikoan —hots, begi berriekin— birformulatzeko Euskaltzaindiak euskara batuaren inguruan orain arte esandakoak —2018-06-29— (eta, alderantziz, baita esan gabeak ere, jakina), izan haiek arau, izan gomendio, izan onespen, izan irizpen.
Horren emaitza da 1.458 sarrera (fitxa) eta eranskin gehigarri batzuk dituen eskuliburu hau. Batez ere bi xede nagusi izan ditu lantaldeak abiaburu: alde batetik, Euskaltzaindiak arautua duen esparru zabal-osoa laburbiltzea, eta, bestetik, bereziki Jagonet kontsultagunearen bidez Euskaltzaindiari egin zaizkion kontsulta behinenen eta Euskaltzaindiak kontsulta horiei eman dizkien erantzunak jasotzea.  

 

 
 

Comments
Login for comment

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.