Learn playing / Jokes

chistes
Imprimir
  • Keywords: azpeitia, ezkondu, harreman, ezkontza

Aita tontoa ez

Azpeitia aldean gertatu omen zen kasu hau duela berrogei bat urte.

            Mutila neskaren etxera joan da bere aitarekin hitz egitera. Bere alabarekin ezkondu nahi zuela esan zion eta, garai hartan batzuetan egiten zen bezala, baimena eskatu:

- Beraz, nire alabarekin ezkontzeko asmotan? -galdetu dio aitak, eskaera entzun orduko.

            - Bai, bai, hala da, bai -mutilak urduri.

            - Laster?

            - Bai, uda baino lehen.

            - Familia mantentzeko adina dirurik ba al duk?

            - Bai, noski!

            - Seguru al hago?

            - Nola ez, ba!

            - Familian zazpi gaituk ordea!

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested