Learn playing / Jokes

chistes
Imprimir
  • Keywords: autoestop, biblia, apaiz, sexu, erlijio, kotxe, moja, harreman

119. salmoa, 173. bertseta

Apaizak autostopa egiten ari zen herriko lekaime bat hartu du:

- "Arreba, igo zaitez eta nik eramango zaitut komentura".

Autora sartu eta esertzerakoan, mojak abitua pittin bat altxa eta hankak gurutzatu egin ditu. Mugimendu hori egiterakoan, ordea, gidariaren aldeko belauna bitarteko hanka puska agerian utzi du.

Apaiza gertatuaz ohartu, begiratu eta gidatzen jarraitu du. Handik gutxira ordea, ezin tentazioa saihestu, eta hanka ukitu dio:

- "Berori gogora bedi 119. salmoaren 173. bersetaz" - erantzun dio lekaimeak eskua nabaritu orduko.

Apaizak barkatzeko eskatu, eta aurrera egin du. Hala ere, handik gutxira berriro ukitu dio:
- "Berori gogora bedi 119. salmoaren 173. bersetaz" -atzera lekaimeak.
- "Arrazoi duzu, barkatu, baina tentazioak menperatu egin nau".

Herrira iritsi, moja komentu aurrean utzi eta erretore-etxean sartu orduko, apaiza Biblia bila abiatu da 119. salmoaren 173. berseta aurkitu asmoz. Liburua zabaldu, hatz erakuslearen punta busti, orria arrapataka pasa eta azkenean topatu du salmo dontsu hori:

  "LUZA ESKUA NIRI LAGUNTZEKO,
  ZURE LEGEAK AUKERATU DITUDANEZ GERO"

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested