Learn playing / Jokes

chistes
Imprimir
  • Keywords: bush, esaldi, pertsonaia, aeb, presidente, politika

10 Bushismo

Bagenekien George Bush politikari handia izateaz gain, filosofo, pentsalari eta hizlari aparta zela. Bagenekien, baina interneten hizkuntza guztietan irakur daitezkeen esaldi hauek susmoa zena frogatu egin digute. Lasai egon gaitezke; munduko pertsonarik boteretsuenetako bat, inon den pertsonarik jakintsuena eta burutsuena ere badela agertzen baitute esaldi horiek. Hona mostra txiki bat:

Gure inportazio gehienak kanpotik datoz.
Arrakasta lortzen ez badugu, porrot egiteko arriskutan egongo gara.
Etorkizuna, hobea izango da bihar.
Guk konpromezu sendoa dugu NATOrekin. Gu NATOren partaide gara. Guk konpromezu sendoa dugu Europarekin. Gu Europako partaide gara.
Benetan, irakasleena da gure haurrei irakasten dien lanbide bakarra.
Vicente Fox, Mexikoko lehendakari berriarekin hitz egin dut AEBetara bidaltzeko petrolioa izateko. Honela, ez gara atzerriko petrolioaren menpe egongo.
Asiarako bidaia arrazoi garrantzitsu batengatik hasi da Japonian. Hemen hasi da, duela mende eta erditik, AEBek eta Japoniak garai modernoetako aliantzarik sendoen eta iraunkorrenetako bat osatu dutelako. Aliantza horretatik bake-aro bat sortu zen Ozeano Barean.
Ez da kutsadura ingurugiroa kaltetzen duena. Gure aireko eta uretako zikinkeriek egiten dute hori.
NASArentzat espazioa oraindik ere lehentasun osokoa da.
Edozein ustekaberi aurre egiteko gai gara, gerta dadin ala ez.

 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested