Learn playing / Jokes

chistes
Imprimir
  • Keywords: komunak, pitilina, luneta, begiak, betaurrekoak, zahar, seme, aita, irakurri, gazte, adina

Aitaren bi pitilinak

Aita-seme batzuk, eta semeak esan zakon aitari:

- Aita, ez dakit ohartzen ziren, baina egunkaria, journala gero eta urrunago eramaten duzu. Zuk lunetak behar dutuzu.
- Badea argia sar baledi, baina nik bizi guzian urrunetik gabe irakurtzeko izandu da. Adina hor baita.
- Orain behar dutuzu lunetak.
- Joanen gira Baionara, Vitonatonerat --Vitonato da luneta-saltzailea. Baionan anitz badira, eta famatuenetarik bat, Vitonato, italiar izena-- Vitonatonerat joanen gira.

Eta hara joan zen, eta alabaina, eta han, Vitonatorenean, hasi zen luneta desberdinak entsaiatzen:

- Hauekin ontsa *irakurtzen duzüa, ontsa leitzen duzüa?
- A leitzen dut ba, pantan, baina urrunerat ez dut fitsik ikusten.
- A baina, badakizu, emanen dautzut bifokalak deitzen direnak, berriak. Beheko aldetik, irakurtzeko, biziki ontsa izan.... Eta gero gainetik urrunerat ikusteko.

Ezarri zitin bifokalak:

- O, alajeinkoa! Gazte-denboran bezain ontsa ikusten diat honekin.
- Bon, hala,. goazen golko bat edatera. Golkoa trago.

Joan ziren ostatu baterat eta edan eta edan eta halako batean gure zerak semeari esaten dio:

- Errak, Piarres! Pixa-leküa non?
- Bai. Komunak, komunitateak hor ezkerrerat dituzu.

Komunitaterat, komunerat joaiten da, aita, eta handik bi minuta buru ateratzen da betaurrekoak bazterrerat eramanak, trabeska eramanak eta semeak esaten dio:

- Aita, baina zer duzu? Ikusi dutuzu luneta horiek nola dutuzun? Galtza busti-bustiak!
- Bai, mutikoa! Ez nauk oraino trebe betaurrekoekin eta nik ez zekiat ze ostia pasa den, pettana -pettana esaten dio bragetari- ireki dut eta bi zakil ikusi ditut, bata handia eta bestea ttiki-ttikia, eta nik harrokeriaz edo urguiluz handia hartu egin dut eta ttipiak prakak busti egin dau.

*irakurtzen duzüa? Irakurtzen al duzu?

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested