Learn playing / Jokes

chistes
Imprimir
  • Keywords: jesukristo, andereño, seme, aita, erlijioa, galdera, eskola, zigor

Aitak ere ez zekien

Ume bat etxera ailegatzen da negar batean:

- Aita! Aita! Andereñok jo egin nau [dit].

- Eta zergatik jo egin zaitu [dizu], bada?

- Galdetu didalako Jesukristo nola hil zen, eta nola ez nekien, jo egin nau [dit].

- Oraintxe joango gara andereñoarekin hitz egitera.

Joaten dira ikastolara, andereñoarengana sartu, eta aitak andereñoari:

- Zergatik jo duzu nire semea jo duzun bezala? Eta...

- Jo? Jo? Gehiago merezi zituen honek, Jesukristo nola hil zen galdetu, eta ez jakitea ere...

- Bada [ba], egia esango dizut, etxean gaixo zegoenik ere ez genekien, e?

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested