• Home
  • Legal Information

Lege-informazioa

HABE Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Autonomiaduna izanik, webgune honetan agertzen diren edukinen jabetza intelektualaren titulartasuna, hirugarren batena denean izan ezik, Euskal Erkidego Autonomoaren Administrazioari dagokio.

Edukin hauek Interneten eskuragarri jartzeko edo garatzeko erabili diren aplikazio informatikoen jabetza intelektualaren eskubideak bere titularrenak dira. HABEk software hauek erabiltzeko beharrezko diren baimen edota lizentzia guztiak eskuratu dituela bermatzen du.

HABEk bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.

HABEk ez du bermatzen, alde batetik, akatsik ez dela izango web-era sartzerakoan ezta honen edukian ere, eta, beste aldetik, eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko.

Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, HABEk ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.

HABEk ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere HABEren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.