Laguntza

IKASBILen euskara ikasten laguntzeko mota askotako materialak aurkituko dituzu: entzungaiak, ariketak, argitalpenak... Horietaz gain, lagungarri izango diren beste zerbitzuak ere izango dituzu: euskaltegiei buruko informazioa, beste erabiltzaileekin harremanak izateko modua, zuk egindako lanaren erregistroa, HABEko liburutegia eta albisteak.

 

Hauek dira goiko sail nagusiak (barra beltzean daudenak):

 

Jarduerak: Euskara ikasten laguntzeko proposamenak dira hauek, ikasle eta irakasleei ikasteko ekintza batzuk proposatzen zaizkie, testu, audio eta bideoez lagunduta. Ahal den neurrian zuzenketa sistema automatikoa dute jarduera hauek. Mota askotakoak aurkituko dituzu bertan: laburrak eta bakarka egitekoak; luzeagoak hainbat azpi-ariketaz osatuak; taldean egitekoak eta abar. Gainera jarduera hori zuretzat egokia den jakiteko mailari buruzko informazioa dakar.

Dokuteka: Komunikabideetatik hartutako pasarte interesgarriak eta mailaz maila egokituak aurkituko dituzu bertan; audioak, testu idatziak eta bideoak. Jatorrizko testuei egokitzapenak egin zaizkie ikaste-prozesuan lagungarri gerta daitezen.

Argitalpenak: HABEk argitaratu izan dituen hainbat eskuliburu, aldizkari eta albiste biltzen dira atal honetan, jaisteko moduan jarrita.

Baliabideak: Atal honetan eduki mota hauek daude: zure maila ezagutzeko galdeketak; Jolasean atalean kantak, txisteak, istorio animatuak, ipuinak eta bestelako lagungarriak; Pixkanaka atalean lehen urratsak emateko laguntza; irakurgai malilakatuak sailean literatura irakurtzeko proposamenak mailaz maila antolatuta; hizkuntza arauak atalean euskara zuzen erabiltzeko lagungarriak; azterketa-ereduak eta Irrati Nobelak.

Euskaltegiak: Euskara ikasteko erakundeen informazioa eta komunitateak. Bertan biltzen dira Euskal Herriko euskaltegiak eta munduan zeharreko euskaletxeak.

Liburutegia: HABEren liburutegiaren zerbitzuak; katalogoa, aldizkariak, bazkidetza eta berriak.


Horien azpian datorren lerroan aurkituko dituzu:

 

"Ogi apurrak" izeneko lerroa. Honen bidez zure nabigazioa zen puntutan dagoen ikusiko duzu eta atzera egiteko aukera izango duzu.

 

Bilatzaileak. IKASBIL atariko edukiak zuzenean aurkitzeko bilatzaileak: erraza eta bilaketa aurreratuak egitekoa.

 

Home edo atariaren lehen orrialdea

IKASBIL atariko milaka edukiren artean aukeratutako eskaintza agertzen da lehen orrian. Hainbat ataletan banatuta: jarduerak, dokuteka, aldizkariko artikuluak, taldean egiteko jarduerak, mintzamena lantzeko jarduerak, eduki bereziak eta irakurgai mailakatuak.