canciones
Imprimir
  • Music Author: Xabier Lete
  • Lyrics author: Xabier Lete
  • Type: Sentimentalist
  • Keywords: larrosa, egunsenti, udazken, ilun, maite, ekaitza, galdu, beldur
  • Comments: 0

San Martin, azken larrosa


1
Ez da ilun ez da beldurgarri
egun joanen itzala
oin galduek zapaldurik duten
bide xahar bat bezala
Oin galduek zapaldurik duten
Bide xahar bat bezala.

2
Mila negu, mila udaberri
astindu ditu ekaitzak,
Banan-banan lurrean etzanaz
bizi-aroen emaitzak.
Banan-banan lurrean etzanaz
bizi-aroen emaitzak.

3
Eta bihar, egunsentirako,
prest egongo da jantzia,
ur-gainean isilik legoke
mugazainaren ontzia.
Ur-gainean isilik legoke
mugazainaren ontzia.

4
Zatoz, maite, ta azken larrosa
moz dezagun elkarrekin,
ez da bihar alferrik izango,
udazkeneko San Martin.
Ez da bihar alferrik izango,
udazkeneko San Martin.

5
Eta hala, poliki-poliki
azken argia itzaliz,
etxe zahar maitagarri hartan
leiho guztiak zabalik,
mugaz harat eramaten duen
bidean zehar ibiliz.

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Jo Maris musikariaren euskal partitura fondoa

    Jo Maris musikariaren euskal partitura fondoa

    Euskal kultur erakundeak kudeatzen duen www.eke.org atariaren bitartez Jo Maris konpositoreak eta musikariak bere bizian egokitu eta sortu euskal kanturen hainbat partitura uzten ditu jendeen esku. MIDI fitxategi batek musika nota bakoitzari buruzko ezaugarriak biltzen ditu (iraupena, bolumena, ...). MIDI fitxategi bat musika partizio baten errepresentazio numeriko bat da. Balia daiteke Ordenagailuz Lagundutako Musika arloko tresna berezi batzuk baliatuz (partitura-editoreak...) PDF eta MIDI formatuko partizioak Sibelius © izeneko aplikazio komertzialarekin sortuak izan dira. Egileak publikoaren esku uzten ditu, baina Sibelius © aplikazioarekin baizik ezin dira ireki.   ...[+]

    Services and resources - Jan 29, 2013
  • badok.info

    badok.info

    Euskal kantagintzari eskainitako webgunea. ...[+]

    Services and resources - Dec 11, 2012
  • Show audio articles

    Show audio articles