canciones
Imprimir
  • Music Author: Gorka Knörr
  • Lyrics author: Gorka Knörr
  • Keywords: knörr, gorka, erbestea, arma, aberria, bakea, mundu, frantzia, kanta, ama, gerra, guda, atzerria, politika, familia, abesti
  • Comments: 0

Azken agurraren negarra


Nora zoaz euskal semea,
harma hori eskutan?
Harmen hartzera deitzen naute
frantse(se)n aldera.
Armen hartzera deitzen naute
frantse(se)n aldera.

Eskual Herritik urrunduz
ta atzerrira juana,
a ze negarra entzunen duzu
Eskual Herrietan!
A ze negarra entzunen duzu
Eskual Herrietan!

Morts pour la Patrie
morts pour la Patrie
eskuara baizik etzakiten haiek
morts pour la Patrie. (bis)

Gure historian zehar
zenbat malko ta ezbehar;
landetaratu gindutenekila
dugu orain hil behar.
Landetaratu gindutenekila
dugu orain hil behar.

Bere ama agurtu du
etxolako atarian;
bere amak bisitatuko du
atzerriko hilobian.
Bere amak bisitatuko du
atzerriko hilobian.

Morts pour la Patrie
morts pour la Patrie
eskuara baizik etzakiten haiek
morts pour la Patrie. (bis)

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Jo Maris musikariaren euskal partitura fondoa

    Jo Maris musikariaren euskal partitura fondoa

    Euskal kultur erakundeak kudeatzen duen www.eke.org atariaren bitartez Jo Maris konpositoreak eta musikariak bere bizian egokitu eta sortu euskal kanturen hainbat partitura uzten ditu jendeen esku. MIDI fitxategi batek musika nota bakoitzari buruzko ezaugarriak biltzen ditu (iraupena, bolumena, ...). MIDI fitxategi bat musika partizio baten errepresentazio numeriko bat da. Balia daiteke Ordenagailuz Lagundutako Musika arloko tresna berezi batzuk baliatuz (partitura-editoreak...) PDF eta MIDI formatuko partizioak Sibelius © izeneko aplikazio komertzialarekin sortuak izan dira. Egileak publikoaren esku uzten ditu, baina Sibelius © aplikazioarekin baizik ezin dira ireki.   ...[+]

    Services and resources - Jan 29, 2013
  • badok.info

    badok.info

    Euskal kantagintzari eskainitako webgunea. ...[+]

    Services and resources - Dec 11, 2012
  • Show audio articles

    Show audio articles