canciones
Imprimir
  • Music Author: Herrikoia
  • Lyrics author: Herrikoia
  • Comments: 0

Santa Ageda

1

Zorion etxe hontako denoi,
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz,
 baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

2

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

3

Siziliako uharte ederrak
emana digu lorea.
Han jaio baitzan gure Ageda,
zorioneko gaztea.
Txikitatikan gogoz hartu zun
Jesukristoren legea.
Maitasun honek ekarri zion
bihotzeko poz betea.

4

Edertasunez jaunak apaindu
zuen Ageda gaztetan.
Haren begiak izar bi ziran,
aurpegi gozo haretan.
Gizon gaiztoen grina zitalak
esna zitzaken benetan.
Laister izutu zan Kintziano
Agedaren ederretan.

5

Agedak bere maite bakarra
Jesus aukeratu zuan.
Horregatikan beste maiterik
ez zan harentzat munduan.
Kintzianoren eske guztiak
errez baztertu zituan.
Baina agintari gaizto harek
kristautzat salatu zuan.

6

Emakume gaizto baten mende, 
sartu zuten giltzapean,
Agedaren bihotz garbi hura
zikin ote zezakean.
Alperrik baina ahalegindu zan
andre lizuna lanean.
Honek esanak ez ziran sartu
Agedaren bihotzean.

7

Amorru biziz oinutsik jarri
dute Ageda zintzoa,
txingar gorien gainean gero
ibilarazi gaixoa.
Ondoren, bular bat ebakita,
uzten dute urratua.
Baina Jainkoak bihurtu zion
gau hartan bular mindua.

8

Alperrik gizon gaiztoak zuten
oinazez erdi hilik utzi.
Jesukristoren maitasun hartan
ez zuen inola etsi.
Otoi gozotan gogoa isuriz
mundu hontatik ihesi,
zeruetako zori ederra
betiko zun irabazi.

Alkate jaunari

Alkate jauna, legean gatoz
baimen eskean atera,
kanta zaharrak galdu ez ditezen
lehengo ohitura piztera.
Guraso zaharren legean pozik
goaz danok kantatzera.
Santa Agedak ekarri gaitu
berorren etxe aurrera.

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Legearekin konplituz koplaka

    B2

    Text Irakurriaren ulermena
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Legearekin konplituz koplaka

    Santa Ageda bezperako ohiturari buruzko erreportaje txikia. Ohituraren jatorria, zertan gauzatzen den eta Ageda deunaren historia. ...[+]

    Docutec - Feb 3, 2000 - 5744 Visits
  • Agate Deuna

    C1

    Text Irakurriaren ulermena
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Agate Deuna

    Agate Deuna mendebaldeko lehenengotariko birjina-martiria dugu. Sizilian jaio zen 230ean, eta Catanian martirizatu 251eko otsailaren 5ean. ...[+]

    Docutec - Feb 3, 2004 - 6694 Visits
  • M. Lujanbioren Santa Agedako koplak

    C1

    Audio Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    M. Lujanbioren Santa Agedako koplak

    Otsailaren 4a Santa Ageda bezpera dugu, usadioak dioen bezala koplak kantatzeko eguna. ...[+]

    Docutec - Feb 3, 2016 - 3676 Visits
  • 'Elurraren kopla'

    B1

    Video Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    'Elurraren kopla'

    Koplak abesten hasi du Xabier Euzkitzek 'Euskal Herria Zuzenean' saioa. ...[+]

    Docutec - Feb 5, 2015 - 3293 Visits
  • Santa Ageda reggae bertsioan

    B1

    Video Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Santa Ageda reggae bertsioan

    Gaur da Santa Ageda eguna, ospa dezagun musika entzunez! ...[+]

    Docutec - Feb 5, 2014 - 3894 Visits
  • Santa Agedari koplak abesten

    B1

    Video Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Santa Agedari koplak abesten

    Santa Ageda bezpera da gaur, kantuan ateratzeko eguna. ...[+]

    Docutec - Feb 4, 2014 - 4159 Visits
  • Legearekin konplituz koplaka

    B2

    Text Irakurriaren ulermena
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Legearekin konplituz koplaka

    Santa Ageda bezperako ohiturari buruzko erreportaje txikia. Ohituraren jatorria, zertan gauzatzen den eta Ageda deunaren historia. ...[+]

    Docutec - Feb 3, 2000 - 5744 Visits
  • Patxo Iturrate:

    B2

    Text Irakurriaren ulermena
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Patxo Iturrate: "Koru gehienak desagertu egingo dira"

    Patxo Iturrate Dimako semeak 30 urte inguru daroaz Arratiako koruan. Bere iritziz, egia da kantetako tradizinoa galtzen doala eta nabarmen ganera; gero eta koru gitxiago dagoz. ...[+]

    Docutec - Feb 1, 2005 - 2673 Visits
  • Jo Maris musikariaren euskal partitura fondoa

    Jo Maris musikariaren euskal partitura fondoa

    Euskal kultur erakundeak kudeatzen duen www.eke.org atariaren bitartez Jo Maris konpositoreak eta musikariak bere bizian egokitu eta sortu euskal kanturen hainbat partitura uzten ditu jendeen esku. MIDI fitxategi batek musika nota bakoitzari buruzko ezaugarriak biltzen ditu (iraupena, bolumena, ...). MIDI fitxategi bat musika partizio baten errepresentazio numeriko bat da. Balia daiteke Ordenagailuz Lagundutako Musika arloko tresna berezi batzuk baliatuz (partitura-editoreak...) PDF eta MIDI formatuko partizioak Sibelius © izeneko aplikazio komertzialarekin sortuak izan dira. Egileak publikoaren esku uzten ditu, baina Sibelius © aplikazioarekin baizik ezin dira ireki.   ...[+]

    Services and resources - Jan 29, 2013
  • badok.info

    badok.info

    Euskal kantagintzari eskainitako webgunea. ...[+]

    Services and resources - Dec 11, 2012
  • Show audio articles

    Show audio articles